24 iraila, 2026
|
Oharrak
“Todos. Todos ¿Todos? El racismo como problema teológico” (bihar, 19:00ean)
Bihar, asteazkenean, urriak 14, arratsaldeko 19:00ean, Juan Carlos Alonsok idatziriko “Todos. Todos ¿Todos? El racismo como problema teológico” liburuaren aurkezpena burutuko da Donostiako Loiola Zentroan (Andia kalea, 3).
Gazte Saiakera Teologikoko VIII. Saria jaso du aurten idazlanak. Egile gazteek Elizarentzat eta gizarte garaikidearentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz egiten dituzten hausnarketa teologikoak aintzatetsi eta bultzatzen ditu sariak.
Aurkezpena, Pertsona Migratuen Pastoraltzak, Loiola Zentroak, eta Elizbarrutiko Formaziorako Ordezkaritzak elkarlanean eginiko emaitza da, eta egileak berak parte hartuko du aurkezpenean. Bere lanaren gai nagusiak azaltzeaz gain, hurbiltzen direnekin solasean arituko da.
Arraza-diskriminazioaren errealitatetik abiatuta, Juan Carlos Alonsok, arrazakeria, arazo sozial, kultural edo pastoral gisa ez ezik, gai teologiko gisa ere lantzea proposatzen du.
Pertsona guztien duintasuna, gure ezberdintasunen artean, zer esan nahi duen azaltzen du saiakerak; nola ulertu fedearen bidez herrien eta kulturen aniztasuna, eta zer ondorio dituen Elizarentzat bertan guztiontzako lekua dagoela aitortzeak.
Kristau teologiako hainbat esparrutatik, batik bat, kristologiatik, eklesiologiatik, eta hirutasunaren inguruko hausnarketatik, ezberdina denari, guk, harrera egin edo bazterreratua izateko moduak,
Jainkoa, Eliza, eta giza harremanak ulertzeko moduari eragiten diola azaltzen du idazleak.
Aurkezpenean, liburua salgai egongo da.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira