14 urtarrila, 2026
|
Ekumenismo, Gaurkotasuna, Liturgia ordezkaritza
Bat bakarra Espiritua, eta bakarra Itxaropena
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko du Elizak, urtarrilaren 18tik 25era «Bat bakarra Espiritua, eta bakarra Itxaropena» (ik. Ef. 4,4) lelopean.
Bi ekintza nabarmentzen dira, eta kristau-elkarteak bertan parte hartzera gonbidatzen dugu.
- Urtarrilak 22 (osteguna). Ramon Valdiviaren, Sevillako gotzain laguntzailea, eta Espainiako Gotzainen Batzarreko Konfesioen arteko Harremanetarako Azpibatzordeko lehendakariaren hitzaldia: «Ekumenismoa historia amankomun batean: iraganaren eta orainaren arteko batasun nahia».
Hitzaldia, arratsaldeko 19:30ean ospatuko da Artzain Onaren katedralean. Aurretik, On Ramon Valdiviak, eta gure gotzain On Fernando Pradok, elkarrekin meza ospatuko duten 19:00ean.
- Urtarrilak 25 (igandea). Gipuzkoan dauden beste eliza kristau batzuetako kideekin batera, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen amaieraArtzain Onaren katedralean (17:30ean).
Hona HEMEN Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen eukaristietarako gidoia.