Blog

Ostiral Santua: “Zure maitasun aurpegiari begiratu, eta aurrera jarraituko dugu”

Ostiral Santua: “Zure maitasun aurpegiari begiratu, eta aurrera jarraituko dugu”

Ostiral Santua kristau fedearen baitan, egun nagusia da (Pazko Hirukoaren parte da, hau da, Jesusen pasio, heriotz eta piztuera), eta Jesukristo gurutzean hil zela gogratzen dugu. Egun honetan, kristauak zenbait jarduera egiten dituzte, hala nola barau egitea, gurutzearen gurtza eta Jesusen azken hitzei buruzko gogoeta. Gurutze-bidearen irudikapena ere ohikoa da; Jesusek gurutziltzaturaino egin zuen bidea gogorarazten digu.

On Fernando gotzainakArtzain Onaren katedraleko gaurko bere homilian, fededunak, gurutzea, salbazioaren ikur nagusitzat hartu dezaten gonbidatu ditu.

Jauna, atzo Azken Afaria ekarri genuen gogora (…), gaur gurutzea begira jartzeko gonbidatzen gaituzu”, esan du gotzainak, Jesusek gorputz eta arima eman izana, eta besteen zerbitzura utzi digun legatua gogoratuz. Gurutzea, sufrimenduaren sinboloa izateaz haratago, gaizkiaren eta heriotzarekiko garaipena adierazten du, eta kontsolamendu eta itxaropen iturri bat da.

Munduan bidegabekeriak jasaten dituztenekiko elkartasunaren eta hurbiltasunaren garrantzia ere azpimarratu du ere Gotzainak; Ukraina eta Gazako egoerak izan ditu gogoan bereziki. Hildako bakoitzaren atzean, zu zaude, IMCOMPRESION eta injustizian gurutziltzatua”, adierazi dio kristau-elkarteari, gerren eta gatazken ondorioz, “gurutziltzatuta” daudenez ahaztu ez dadin.

Orain, kristau-elkartea piztuera ospatzeko prestatzen ari da, gurutzeak irudikatzen duen maitasun eta salbazio-mezuan itxaropena eta fedea izan dezagun. Zure eskutik helduta, zure maitasun aurpegiari begiratu, eta aurrera jarraituko dugu”, adierazi du Fernandok, era honetan, Pazko Bijiliaren nondik norakoa, eta etorriko den berpizkundearen poza adierazteko.

PDF -an deskargatu ere.