Blog

Misiolari bezperak eta Joseba Bakaikoarenen testigantza Lasarteko Ama Brigiten komentuan

Misiolari bezperak eta Joseba Bakaikoarenen testigantza Lasarteko Ama Brigiten komentuan

Atzo, martxoak 17, igandea, Elizbarrutiko Misioen Eguna ospatu zen. Lotura honetan, Koldo Muro, Elizbarrutiko Misioetarako ordezkariaren hitzak irakurri ditzakezu.

Elizbarrutiko Misioetarako kanpainaren baitan, iragan ostiralean, martxoak 15, Donostiako Elizbarrutiko Misioetarako Ordezkaritzako kideek, bertara hurbildu zen talde batekin batera, misiolari bezperak errezatu zituzten Lasarteko Ama Brigiten komentuan.

Bertan, Ekuadorreko Amazonian misiolari izan den Joseba Bakaikoaren lekukotasunarekin batera, Kenyako erlijiosoek suajilieraz kantatu zieten bertaratutako guztiei.