Blog

Misio eta elkartasun boluntariotza 2025

Misio eta elkartasun boluntariotza 2025

Antolatzailea: Donostiako Elizbarrutiko Misioen Ordezkaritza

Donostiako Elizbarrutiko Misioetarako Ordezkaritzak bere prestakuntza egitarau berria aurkezten du, herri pobretuen errealitatea gertutik ezagutu, eta kristau misio eta elkartasunarekin konprometitu nahi dutenei zuzendua. Esperientzia honekin bat egitera gonbidatzen zaitugu!

HELBURUAK

* Herrialde pobretuen errealitateaz jabetu.

* Fede eta elkartasun esperientzia bizi.

* Hegoaldeko herrialdeen aldeko justizia-konpromisoa sustatu.

* Pertsonak motibatzeko, izandako esperientzia partekatu.

BETEBEHARRAK

-Heziketa eta ebaluazio saioetan parte hartu.

-Hegoaldeko bizi-esperientzia: norberaren bidaia ordaindu, eta mantenu gastuentzako ekarpen bat.

– Aldez aurretik talde edo erakunde solidario edo misiolarietan parte hartu izana baloratuko da.

NORI DAGO ZUZENDUA?

Errealitate hau ezagutu eta bertan konprometitu nahi duten pertsonak.

-Hegoaldean, elkartasun zein misio esperientzia batean parte hartu nahi dutenak; 20 urte gorakoak.

IZEN EMATEA

  • Izen emateko epea: 2025eko otsailak 10

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko:

  • Posta elektronikoa: idazkari@missio.eus
  • Telefono zenbakiak: 943 427 754 / 943 285 000
  • Webgunea: www.missio.eus

HEZIKETARAKO EGITARAUA

Martxoak 4 (17:30-20:30)

  • Aurkezpena
  • Iparra-Hegoa harremanak kristau ikuspegitik

Martxoak 11 (17:30-20:30)

  • Elkartasunaren baloreak eta jarrerak

Martxoak 18 (17:30-20:30)

  • Misio eta elkartasun konpromisoa.

Martxoak 25 (17:30-20:30)

  • Garapen lankidetza
  • Ekonomia solidarioa
  • Bidezko Merkataritza
  • Garapen proiektuen aurkezpena

Apirilak 5 (larunbata, 9:00-14:00).

  • Esperientzia eta testigantzen aurkezpena.
  • Boluntariotza onaren lanabesak.

 

Lekua: Gotzaindegia – Gotzaindegia

Heriz pasealekua, 82 (seminarioa)

20008 Donostia

 

Zure fedea, elkartasunean eta justizian bizitzeko eta partekatzeko deia sentitzen baduzu, egitarau honek zure jakinmina piztuko du. Besoak zabalik, elkarrekin mundu anaikorragoa eta solidarioagoa eraikitzeko zain gauzkazu!