Blog

Artzipresteen Kontseiluaren bilera

Artzipresteen Kontseiluaren bilera

Atzo, asteartea, apirilaren 16an egindako ohiko bileran, Donostiako Elizbarrutiko Artzipresteen Kontseilua, Fernando gotzaina buru zela, Seminarioan bildu zen. Gipuzkoako Eliza murgildurik dagoen berritze-prozesua, eta Helduen Kristau Hastapena aztertu ziren bertan.

Bileraren gai nagusia, elizbarrutia berritzeko prozesua izan zen, gaur egun bere lehenengo urratsean dagoena; hiru talde Gipuzkoako zonalde ezberdinetan barrena dabiltza kristau-elkartearen errealitatea bertatik-bertara ezagutzeko asmoz. Ahalegin honen bidez, eguneroko parrokietako bizitzan, fedean bizi eta parte hartzen duten pertsonen eta kristau-elkarteen iradokizunak, ekarpenak, iritziak eta ideiak jaso nahi dira, guztia, Elizbarrutiaren errealitateak gertutik ezagutu eta daraman berritze bidean barneratzeko.

Helduen Kristau Hastapenaren gaia ere jorratu zen bileran, bere garrantziaz hausnartuz eta fede-bizitzan, funtsezkoa den prozesu hau sendotzeko moduak bilatuz. Era berean, Helduen Kristau Hastapena izan zen bilerako beste sai garrantzitsuetako bat. Ebanjelizatze taldeak eta Helduen Kristau Hastapenerako Ordezkariak, fedean hezitzeko eta kristau hastapenerako sakramentuak prestatzeko, oinarrizko ibilbide proposamena aurkeztu zuten. Parrokietako bizitzan funtsezkoa den prozesu hau sendotzen joan dadin, artzipreste taldeak proposamena aintzakotzat hartu, eta proposamenaren inguruan hausnartu du.

 

Zer da Artzipresteen Kontseilua?

Elizbarrutiaren barruan, aholkularitza eta lankidetzarako artzipresteak biltzen dituen taldea. Hau da, artzipreste baten barruan, parrokia-multzo bat ikuskatzeko izendaturiko apaizak.

Gotzainari pastoral gaietan aholku ematea, elizaren batasuna sustatzea eta arlo jakin batean, Elizaren misioa sustatzen duten jarduerak koordinatzea da kontseilu honen eginkizuna. Kontseilu honen bilera, garrantzi handiko ekimena da, elizbarrutiko elkartearen onerako hausnartzen eta erabakiak hartzen laguntzen baitio. Donostiako Elizbarrutia, gaur egun, 6 artzapez-barrutitan dago antolatua.