Pastoral eraberrikuntza Batzordea
Fernando Prado gotzaina, Mikel Aranguren bikario nagusia, eta Lucia Alberro kantziler-idazkari nagusia bertan zirela, Eraberrikuntza Batzordea seminarioan bildu da gaur, ikasturtearen lehentasunezko helburuetako bat den pastoral berritze-prozesuaren hurrengo ekintzak zehazteko.
Gure kristau elkarteak berritu
Batzordeak, lan exekutiboa du Gipuzkoako Elizari, bere baitan aurkezten zaizkion errealitate berrietara egokitzeko prozesuan, elizbarruti guztiek partekatzen dituzten baldintza konplexuak, bakoitza bere ñabardura eta berezitasunekin.
Batzordeak, parrokia eta kristau elkarteekin batera landu zen entzute aktiboko prozesuaren ondoren, hasi berri den ikasturte honetan, berriztapen prozesua aro berrira eraman nahi du. Hau da, bizi dugun garaiekin bat datozen erabaki egokiak hartu ahal izateko, beti ere, ebanjelizatzea helburu nagusia izanik. Gotzainaren hitzetan, “betikoa egitea da kontua, baina ez beti bezala”.