Blog

Erromesaldian (Sevilla – Guadalupe) izena emateko azken egunak

Erromesaldian (Sevilla – Guadalupe) izena emateko azken egunak

Gure Elizbarrutiko Erromesaldien Idazkaritzak Sevilla eta Guadalupeko (Caceres) erromesaldia antolatu du urriaren 21etik 25era.

 

 

Erromesaldian zehar Sevilla bisitatuko da (Katedrala eta Sevillako herriaren jainkozaletasun-lekurik ezagunenak), Rocioko Ama Birjinaren Santutegia ere bisitatuko da; handik bueltan, erromesek gau bat igaroko dute Guadalupeko Monasterioan (Caceres). Bide batez, Burgos eta Plasentziako katedralak bisitatu, eta bertan, eukaristiak ospatuko dira.

 

Turismo-uneak egongo diren arren, ez da ahaztu behar funtsa: Erromesaren Espiritua. Hau da, Kristorekin biltzea eta bat egitea.

 

  • Erromesaldi guztiren prezioa: 455 euro(logela partekatua). Ostatua, mantenu osoa, joan-etorriak eta bisita gidatuak barne. Logelak bikoitzak edo hirukoitzak izan daitezke. Banakako gela bat nahi izanez gero, 125 euroko gehigarria izango du, eta izena ematerakoan egin beharko da.

 

Secretariado de Peregrinaciones

Tel. 646970983

pereginaciones@elizagipuzkoa.org

Tríptico PDF