Blog

Asteko berriak

Asteko berriak

Antxon Serrano misiolariaren argazkiak (Domund)

Gure elizbarrutiko Flickr-rean ikusgai daude jada, Antxon Serrano Afrikan misiolari xabiertarrak Debako Santa Maria elizara egindako bisitaren irudiak; baita Mutrikuko La Asuncion ikastetxeko haurrei emandako hitzaldiarenak ere.

Donostiako Orfeoia San Sebastian Martiriaren parrokian

Donostiako Antiguo auzoan dagoen San Sebastian Martiria parrokiak, egungo parrokia eraiki zeneko 60. urteurrena ospatu zuen Donostiako Orfeoi ospetsuak eskaini zuen kontzertu berezi baten eskutik. Joan den ostiraleko, urriak 25, ekitaldi honetan, auzoko fededun eta bizilagunek, eliza goraino bete zuten kontzertuaz gozatzeko.

Sendotzak Aieten

Joan den larunbatean, urriak 26, arratsaldean, Gurutzeaga parrokian (Aiete, Donostia), Fernando Prado monsinoreak, konfirmazioaren sakramentua eman zien hamabi gazteri, 14 eta 18 urte bitarteko sei neskari eta sei mutili.

Erromesaldia (Sevilla-Guadalupe)

Gure Elizbarrutiko Erromesaldien Idazkaritzak, Kristorekin bildu eta bat egitean oinarritutako  “Sevilla-Guadalupe, erromesaldia” arrakastatsua ospatu zen iragan astean zehar; urriaren 21etik 25era hain zuzen ere.

Abesbatzen Astea urriaren 29tik azaroaren 2ra

Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan.

Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen Astea 2024 antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Aurten ere, Donostian bost emanaldi eskainiko dira, doan, urriaren 29tik azaroaren 2ra, Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran, donostiarren artean musika korala sustatzeko helburuarekin.

Elizbarrutiak Cáritas Valentziaren kanpainarekin bat egitera gonbidatzen zaitu

DANA suntsitzailearen aurrean, Gaztela-Mantxa eta Valentziako erkidegoko hainbat zonalde bereziki gogor astintzearen ondorioz, hainbat herritan hildakoak, harrapaketak, uholdeak eta suntsiketak eragin dituelako, Donostiako Elizbarrutiak, bere elkartasun osoa adierazten du.

Laikoen mahaia

Joan den asteartean, urriak 29, ikasturte honetako Laikoen Mahaiaren lehen topaketa ospatu zen. Laiko, talde, parrokia… mugimendu desberdinetako 20 pertsona inguruk parte hartu zuten bileran.

Santu Guztien eta Hildakoen Oroitzapen Eguna

Datak:

  • Santu Guztien Eguna: azaroak 1
  • Hildakoen Oroitzapen Eguna: azaroak 2
  • Lekua: Gipuzkoa osoko parrokiak eta hilerriak