Donostiako Elizbarrutiko Egutegia Pastoralak
365 egun, hamabi hilabete… Hori izango litzateke egutegi baten nondik norakoaren azalpen laburra. Ezaugarri horiek guztiak betetzen ditu aurtengo irailetik, datorren urteko (2025) abuzturaino luzatzen den Donostiako Elizbarrutiko Egutegia Pastoralak. Oraindik ez duzula? Sakatu HEMEN eta esku-eskura izango duzu.
Egutegian, Fernando Prado Ayuso monsinorearen agur-mezuarekin batera, elizbarrutiak, hilabetero antolatzen dituen hamaika ekimenen, jardunaldiren, topaketen… datak aurkituko dituzu. Guztiak, hilabete bakoitza, alegia, banan-banan aurkezten dituen argazkiez jantzia.

Aurki, Jubileua zein Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduko gara. Bi gertaera handi horien inguruko data garrantzitsuenak ere, egutegian topatuko dituzu. Modu berezian gainera; kolore berdez.
Hasi eguna Donostiako Elizbarrutiko egutegi pastoralarekin batera!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira