Blog

Elizbarrutiaren Eguna: “Eta bila zabiltzan zure barruan badago?

Elizbarrutiaren Eguna: “Eta bila zabiltzan zure barruan badago?

Igandean, azaroak 10, Elizbarrutiaren Eguna 2024 ospatuko dugu, “Eta bila zabiltzana zure barruan badago?” lelopean.

Aukera berezia da “zure barruan” bilatzen aritzeko, “Jainkoak zuretzat duen egitasmoa” ezagutzeko. Izan ere, denok nahi dugu zoriontasuna gure bizitzan, eta “deiari” erantzutea, eraldatzailea da, eta benetakotasunez, konpromisoz eta osotasunez bizitzera gonbidatzen gaitu. Elizbarrutiaren Eguna jai eguna da. Bertan, “kristau-elkarteko kide garela gogoratzen eta eskertzen dugu”.

Gaur egungo testuinguru sozialean, ingurune askotan, ez da beti erraza izaten fededun gisa onartzea. Beraz, “gure fedeaz”, garenaz eta egiten dugunaz, “harro” azaltzera gonbidatzen zaigu, baina umiltasunez; Kristok eta Ebanjelioak mundu hau leku hobea bihurtzen dutela sinetsita baikaude.

Igande honetako, azaroak 10, diru-bilketa elizbarrutiko premiak ordaintzeko erabiliko da. Iaz (2023) diru-ekarpena 31884.45 eurokoa izan ziren.

Egun honetan ere, 2023 urtean zeharreko memoria ekonomikoaren eta Gipuzkoako Elizan egindako jardueren balantzea ere egiten dugu. Datu guzti hauen berri emateko ekimenen artean, Donostiako Elizbarrutiak, Espainiako Gotzainen Batzarrarekin batera, aldizkari bat argitaratu du. Argitalpena, Fernando Prado Ayuso gotzain jaunaren eskutitz batez, eta pastoraltza eta ekonomia albisteez dago osatua.

Aldizkaria parrokietan aurki daiteke, eta eskuragarri dago ere PDF formatuan:

Egun honen bidez, fededun-elkarteko kide izatearen zentzu hori indartu nahi dugu, eta euren bihotza “ukitu”, baita bizitzako baldintza desberdinengatik, erlijioa bizitzetik urrundu direnak ere. Izan ere, fedearen ospakizuna eta bizipena poz-iturri dira itxaropen-egarri den mundu honetan. Elizak egiten duen on guztia aitortzeko eta eskertzeko aukera ere bada.

Kartelak deskargatu: castellano  euskera.