Albisteak

Albisteak

On Xabier Gómez, Sant Feliuko gotzain berria ordenatua

Sant Feliuko Sant Llorenç Katedralean On Xabier Gómez Garcíaren gotzain ordenazioaren ekitaldia izan da gaur goizean.

FEVAS

Joan den azaroaren 23ko, larunbata, goiz partean, Donostiako seminarioan, FEVASeko Autogestio Taldeen topaketa ospatu zen. Hau da, adimen edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeak.

Villa Puyo (25 urte)

Joan den azaroaren 24an, Villa Puyok (Puio bidea 21, Donostia) martxan jarri zeneko 25. urteurrena ospatu zuen. Espiritualtasunaren Etxearen ospakizunera Mikel Aranguren bikario nagusia hurbildu zen zazpi apaizekin batera.

“Harengan gure itxaropena”: eraberritzeko deia eta misioa Gipuzkoan

2025eko Jubileu Urtearen baitan, Donostiako Gotzaina, Fernando Prado Ayuso monsinoreak, bere bigarren pastoral gutuna argitaratu du, Harengan gure itxaropena izenburupean. Idatziak, Gipuzkoako fededunak dohain, eraberritze eta misio garai bat bizitzera animatu nahi ditu, mundu-mailako Jubileuarekin, eta elizbarrutiaren 75. urteurrenarekin bat eginez.

Seminarioaren Eguna: «Aita bidali artzainak»

Datorren igandean, abenduaren 8an, Ama Birjina Dohatsu Sortzez Garbiaren solemnitatean, Seminarioaren Eguna ospatuko da. «Aita bidali artzainak» lelopean, apaiz-bokazioen alde otoitz egiteko deia egingo da. Igandean biltzen dena Seminarioaren alde izango da.

Santa Barbara eguna Gipuzkoako parrokietan

Atzo, abenduak 4, Gipuzkoako parrokiek Santa Barbara eguna ospatu zuten; kristau martiri hau, bere ausardia eta fede hautsiezinagatik da ezaguna, Era berean, arrisku egoeretan babesle bezala ere gurtzen da.

“Arduratuz” programa martxan

Donostiako Elizbarrutia adin txikikoak eta pertsona zaurgarriak babesteko prestakuntza-ikastaroei hasiera eman die. Adin txikikoak Babesteko Elizbarrutiko Bulegoak, Aholku Etxearekin batera prestatutako “Arduratuz” egitarauaren barruan kokatzen dira ikastaroak. Ikastaroa derrigorrezkoa izango da apaiz, pastoral-eragile, hezkuntza-eragile eta Caritaseko langile guztientzat, besteak beste.

Abendualdia

Abendualdiaren hasierarekin batera, itxaronaldian eta itxaropen garai batean sartuko gara, Jaunaren etorrera Gabonetan ospatzeko prestatzen gaituen bidea. Kristau urtearen hasiera adierazten duen liturgia garai honek otoitzera, konbertsioa eta berritze espiritualera gonbidatzen gaitu, prestaketa aldi honen ezaugarri diren zeinuekin batera.

“Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin”

Donostiako Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko espetxean preso daudenei laguntzeko egiten den urteroko bilketaren kanpaina martxan jarri du.

“Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin” lelopean, ekimen honek presoen premiarik handienak asetzea du helburu; laguntza materiala ez ezik, elkartasun eta hurbiltasun-mezuak ere helaraziz.

Senar-emazteen maitasuna proiektuaren erretiroa: grazia eta komunitate esperientzia

Joan zen azaroan, Donostiako Elizbarrutiak Ezkontza Maitasuna egitasmoaren zortzigarren erretiroa ospatu zuen. 23 senar-emazte bildu ziren ekimenean, ezkontza-bokazioan sakontzeko eta prestakuntza eta laguntza espirituala jasotzeko. Erretiroa, tradizioa den bezala, Etxebarriko espiritualtasun etxean ospatu zen, eta 10 senar-emazteren laguntza handia izan zuen, dedicazio handiarekin, esperientzia paregabea hau antolatzea ahalbidetu zutenak.

Gipuzkoarren % 3,47 gehiagok aukeratu du Elizaren laukia

Elizaren lanari ekarpena egitea erabakitzen duten gipuzkoarren kopuruak, nabarmen egin du gora 2023ko Errentaren kanpainan.

Azken berrien arabera, Elizaren laukia borondatez aukeratzen duten gipuzkoarren kopurua, %3,47 igo da 2022ko kanpainarekin alderatuta. Horrela, %14,01etik, %17,48ra igaroz.

Simón Berasaluce: “Cuando habla la Luz”

Gabonetako kontzertua Artzain Ona katedralean

Gaur (abenduak 12) eguerdian, Victoria Eugenia antzokiko prentsa-aretoan, datorren igandean, abenduak 15, Donostiako Artzain Ona katedralean (20:30etan) ospatuko den Eguberriko Kontzertua aurkeztu da.