16 urtarrila, 2025
|
Biziera Sagaraturako Ordezkaritza, Gaurkotasuna
Aita Jose Maria Lertxundiren Beatifikazio eta Kanonizazio Kausaren lehen saioa
Datorren igandean, Tangerren (Maroko), aita Jose Maria Lertxundiren (Orio 1836 – Tanger, 1896) beatifikazio eta kanonizaziorako lehen urratsak emango dira.
Aita Jose Maria Lertxundi, Jainkoaren Zerbitzariaren Beatifikazio eta Kanonizazio Kausaren lehenengo saioa, urtarrilak 19an, Tangerko Sortzez Garbiaren eta Espiritu Santuaren katedralean ospatuko den meza (11:00etan) amaitzean ospatuko da. Oriotarraren gorpuzkinak katedral horretako kriptan daude; https://diocesistanger.org/el-padre-jose-m-lerchundi-en-camino-hacia-los-altares/

Frantziskotar honen bizitza eta ekintza Marokori oso lotuta egon zen, hamaika alderditan aztarna handia utziz. Aita Lertxundi kultura-gizona izan zen, gizarte-ekintzailea… Gaur egun, Marokoko iparraldean kokatutako gune-soziokultural ugarik dute bere izena.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira