Blog

Asteko berriak

Asteko berriak

Donostiako Elizbarrutiak Komunikaziorako Elizbarrutiko Ordezkarien Batzarreko partaide

Donostiako Elizbarrutia, Ivan Benkok eta Jon Odriozolak ordezkatuta, urtarrilaren 24tik 26ra Erroman ospatu zen Gizarte Komunikazioetarako Ordezkarien Batzarrean parte hartu zuten. Topaketa, 2025eko Jubileuaren ekitaldien barruan, kazetari eta komunikatzaileen zaindari den Salesko San Frantzisko egunarekin batera ospatu zen, eta mundu osotik etorritako eliz komunikazioko profesional zein arduradunak batu ziren bertan.

Laikoentzako prestakuntza-ikastaroa

Joan zen larunbatean, urtarrilak 25, “Laikoen Espiritualtasuna” gaiaren inguruan laikoentzako heziketa jardunaldia ospatu zen, gure elizbarrutiko Laikoentzako Gotzain Ordezkaritzak antolatuta.

Abisua: familien topaketa (otsailak 8 )

Ospakizun ekumenikoa Artzain Onaren katedralean

Donostiako Elizbarrutiko Ekumenismo eta Sinesbide arteko Harreman Ordezkaritzak, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen amaiera ekitaldia antolatu zuen lehen aldiz; ekimena Artzain Ona katedralean ospatu zen. Elizbarrutiko gotzain den Fernando Prado monsinoreak bultzatuta, zeremoniak Eliza Katolikoko eta Errumaniako Eliza Ortodoxoko fededunak bildu zituen. Mariano Manescu apaiz ortodoxoa bertan izan zen.

Parroko berriaren lehen urratsak San Bizenten

Joan den urtarrilaren 25ean, larunbata, San Bizente parrokiak jardunaldi berezia bizi izan zuen; on Antton Etxebeste Goikoetxeak, parroko berriak, kargu-hartze ekitaldia. Ospakizunak San Bizenteri eskainitako parrokia-jaiarekin bat egin zuen.

Misio eta elkartasun boluntariotza 2025

Antolatzailea: Donostiako Elizbarrutiko Misioen Ordezkaritza

Donostiako Elizbarrutiko Misioetarako Ordezkaritzak bere prestakuntza egitarau berria aurkezten du, herri pobretuen errealitatea gertutik ezagutu, eta kristau misio eta elkartasunarekin konprometitu nahi dutenei zuzendua. Esperientzia honekin bat egitera gonbidatzen zaitugu!