“Pozik bere itxaropena desagertzen ikusten ez duena”
Datorren uztailaren 27an, igandea, Aitona-amonen eta Adinekoen V. Mundu Jardunaldia ospatuko da, Santa Ana eta San Joakin, Jesusen amona eta aitona, jaiak gertu daudela.
Frantzisko Aita Santuak sortu zuen jardunaldi hau 2021 urtean, adinekoak aitortzeko, eskertzeko eta laguntzeko nahiarekin, bereziki aiton-amonak, gure gizarteko zutabe isilak, eta fedearen, jakinduriaren eta familia maitasunaren igorle nekaezinak. Orduz geroztik, egun hau aukera ona da elkarrekin ospatzeko, beste belaunaldiekin ere partekatzeko, eta adinekoek gure bizitza eta parrokietan duten presentziari balioa emateko.
“Zoriontsu bere itxaropena desagertzen ikusten ez duena” (ik. 14,2) da V. Jardunaldiaren goiburua, Itxaropenaren Jubileuaren testuinguruan kokatzen da, eta adinekoak, gure pastoral arretaren hartzaile ez ezik, itxaropenaren lekuko ere diren aldetik, eliz bizitzaren protagonista eraginkorrak direla gogoratzen zaigu. Euren bizitza eta fede esperientzia ondare baliotsua da, belaunaldi berriak aberasteko eta sare komunitarioa indartzeko gai dena.
Gure Donostiako elizbarrutian, ospakizun honekin bat egin nahi dugu, modu berezi batean, uztailaren 27ko eukaristietan sartuz. Ebanjelizatze Arlotik –Adinekoen Pastoraltza– gure adinekoak erdigunean jartzen dituen jardunaldi hau ospatzera animatzen zaituztegu.
Zentzu honetan, gure Donostiako elizbarrutiak ospakizuna honekin bat egin nahi du laguntza pastoraleko ondorengo dokumentu hauen eskutik: