Blog

Elizbarrutiko 140 fededunek erromesaldia egin dute Fatimara: “Pila espiritualak ondo kargatuta itzuli gara”

Elizbarrutiko 140 fededunek erromesaldia egin dute Fatimara: “Pila espiritualak ondo kargatuta itzuli gara”

Del 27 al 30 de noviembre, 140 peregrinos de la Diócesis de San Sebastián viajaron a Fátima (Portugal) en una peregrinación diocesana coordinada por la Delegación de Peregrinaciones y acompañada por tres sacerdotes y un diácono. “Ha sido una experiencia de gracia y de comunión. Muchos regresan con deseos de volver”, señala D. Pedro Lascurain, sacerdote y delegado de peregrinaciones.

Azaroaren 27tik 30era, Donostiako Elizbarrutiko 140 erromes Fatimara (Portugal) joan ziren, Erromesaldien Ordezkaritzak koordinatutako elizbarrutiko erromesaldian; hiru apaiz eta diakono bat ere izan ziren bertan. “Graziazko eta elkartasunezko esperientzia izan da. Asko itzultzeko gogoz etxeratu da bat baino gehiago”, adierazi du On Pedro Lascurainek apaiz eta erromesaldietako ordezkariak.

Hiru autobus eta eukaristian Burgosen

Erromesak –Donostia, Bergara, Eibar, Irun, Zarautz, Zumaia, Tolosa, Beasain eta Zumarragatik etorritakoak– oso goiz abiatu ziren hiru autobusetan, urriaren 27an, astelehena.

Burgosko Katedralean, goizeko 10:00etan Meza Santua ospatuz eman zitzaion hasiera erromesaldiari, ondoren, Ciudad Rodrigon bazkaltzeko geldialdi batekin jarraitu zuten, eta lehen eguna, Fatimara afaritarako eta Capelinhan ospaturiko gaueko arrosarioarekin amaitu zen.

Bi egun Santutegian: otoitza, sakramentuak eta barkamena

Fatimako santutegian bi egun osotan zehar, taldeak, gauero nazioarteko arrosarioan parte hartu zuen —erromes batzuek Ama Birjina bizkar gainean eramateko ohorea izan zuten—, Eukaristia ospatu zuten Capelinhan (Agerpenen kapera), eta gurtzeko arratsalde bat bizi izan zuten erromesek, aitortzeko aukera ere izanik.

Jubileu Urtearen baitan, askok, barkamena prestatu eta jaso ahal izan dute, erromesaldia, Eukaristia, fedea, Aita Santuaren aldeko otoitza eta aitorpena, elkartuz”, azaldu du Lascurainek.

Artzainen Etxeetara eta Aingerua eta Ama Birjina agertu ziren lekuetara bisita ere egin zuten erromesek, eta baita, Fatimatik ordu erdira dagoen Batalha Monasteriora txango labur bat ere.

Musika, liturgia eta zerbitzua

Arrateko Karmeldar erlijiosoak bat egin zuten taldearekin, ospakizunak musikalki eta liturgikoki animatzeko gonbidatuak, baita antolakuntzan eta Gurutze Bidean lagundu zuten boluntarioak ere. “Apaizak, erlijiosoak eta laikoak elkarrekin lanean ikustea oso aberasgarria izan da guztiontzat”, nabarmendu du elizbarrutiko ordezkariak.

Elkarretaratzea: itxaropenaren testigantza

Une bereziki hunkigarria izan zen adikzioak dituzten gazteak errehabilitazio-gune batera egindako bisita. Bertan, Eukaristia ospatu zuten, eta errekuperatzen hiru urte daramatzan gazte gipuzkoar baten testigantza entzun zuten. “Jubileu Urte honetako leloak dioen bezala esker on, poz eta itxaropen ikur bat izan zen: Itxaropenean erromes”, azpimarratu du Lascurainek.

Esker oneko itzulera

Ostegun gauean, hilak 30, gauerdiaren atarian, iritsi ziren autobusak Gipuzkoara. “Esker oneko mezuak jasotzen jarraitzen dugu; Jaunaren eta Ama Birjina bertan zegoela sentitu dutela, eta bi urte barru errepikatu nahi dutela esan dute”, azpimarratu du elizbarrutiko ordezkariak.