Helduen Kristau Sarbiderako Gotzaindegiko ordezkaritza; Katekumenotzan Sartzeko Erritoa
Joan den asteburuan, Donostiako Artzain Onaren parrokian, eta Urnietako San Migel Goiaingeruaren egindako ospakizunetan, ia hogeita hamar bat pertsona helduk ekin zioten kristau-sarrera osoa, edota sendotzaren sakramentua jasotzeko prestaketari.
Katekumenotza ibilbidearen baitan, ibilbidearen une garrantzitsua ‘Sarrera Erritua’ da; bataiatu gabekoentzako kristau-sarbideko prozesuaren martxan jartzea ezartzen duen liturgia-ospakizuna. Hau da, hautagai guztiek, Jainkoaren deiari erantzuteko nahiaren adierazpena. Kristau elkartearen harrera, eta pertsona hauei euren fede-bidean laguntzeko konpromisoa adierazten da ospakizun honen eskutik.
Artzain Onaren parrokian, ‘Sarrera Erritua ‘, azaroaren 29an, larunbata, ospatu zen, Abendualdiko Lehenengo Igandearen bezperan. Erritua Jon Molina, parrokoa buru zela, eta Unai Manterola bikarioaren laguntzarekin ospatu zen. Guztira, hamaika hautagaik parte hartu zuten ama eta aita pontekoak alboan zituztela.

San Migel Goiaingeruaren parrokian, bestalde, erritua joan den hilaren 30ean ospatu zen, Abendualdiko Lehenengo Igandeko Eukaristian. Ospakizunean, Mikel Ormazabal parrokoa buru zela, hamabost hautagai izan ziren Urnieta, Astigarraga eta Villabonatik etorriak.
Bi ospakizunetan ebanjelioen liburuak eman zitzaien bataiatuta dauden kristaugai, eta katekizatuei, Elizak, Kristo ezagutu, eta berari jarraitzeko eskaintzen dien bitarteko eder moduan.