Otoitz kontzertua, “Maria: hau da nire historia” (San Inazio, Gros)
Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltzak, “Maria: hau da nire historia” kontzertu-otoitza antolatu du. Proposamen musikal eta kontenplatibo honek, bihotzetik, geldialditxo bat egin, entzun eta otoitz egiteko aukera ematen digu.
Kontzertua, otsailaren 14an, ostirala, 20:00ean ospatuko da San Inazio parrokian (Gros, Donostia), eta Karmel eta Virginia Lloretek hartuko dute parte. Kontzertuan jarraitzeko, eta pastoral ekimen honi laguntzeko, 10 euroko dohaintza eskatzen da.

Lan honetan, Mariak hartuko du hitza: Jesukristoren ama bezala, lehen pertsonan, Nazareten, bere bizimoduaren berri ematen digu. Musikaren eta narrazioaren bidez, bere beldurretara, indarrera, sufrimendura eta baldintzarik gabeko maitasunera hurbilduko gara. Mundu urduri, eta batzuetan, axolagabean, Maria, berriro ere, inoiz baino errealagoa eta hurbilagoa bihurtzen da, eta bizitzari fedez, samurtasunez eta itxaropenez begiratzeko gonbita egiten digu.
Otoitz, edertasun eta elkarretaratze leku baten bila dabiltzanentzako hitzordua; kristau elkarte osoari irekia.
Otoitz-kontzertua
Izenburua: “Maria: hau da nire historia”
Parte-hartzaileak: Karmel eta Virginia Lloret
Data: otsailak 14
Ordua: 20:00
Lekua: San Inazio parrokia (Gros, Donostia)
Dohaintza: 10 €
Zain gaituzu
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira