Blog

Deklaratu gerra goseari (Manos Unidas)

Deklaratu gerra goseari (Manos Unidas)

MANOS UNIDASen lana gure gaurko munduan, oso presente dagoen erronka bati buruzkoa izango da aurten: Bakea. “Deklaratu Gerra Goseari” leloak, garapena bake-bide gisa azpimarratzen du.

  • Bakean dagoen mundu bat, gerrarik gabeko mundu bat baino gehiago denaren konbentzimendua plazaratzen du Bakearen paradigmak. Pertsona ororentzat bizi-baldintza duinak dituen mundua da.
  • Bakea beharrezkoa da pobreziaren aurka borrokatzeko, baina, era berean, esan behar da, pertsonen eta gizarteen pobreziak indarkeria elikatzen duela, bere tankera ugarien eskutik. Hori dela eta, ManosUnidasek garapena sustatzen duten ekimenak bultzatzen jarraitzen du Hegoaldean, era honetan, gizarte-bazterketa, desberdintasun ekonomikoetan sakontzea, giza eskubideen urraketa, edo gosea eta pobrezia areagotzea saihesteko.
  • Erakundearen ekintzaren  proposamena, Leon XIV.a Aita Santuak “gerraren paradigma” albo batera uzteko egindako gonbidapenean kokatzen dira. Gaur egun:

– 78 herrialde daude beren mugetatik haragoko gerretan murgilduta.

– Munduan, 59 gatazka armatu indarrean daude; Bigarren Mundu Gerraz geroztik izandako kopururik handiena, eta iaz baino, hiru gehiago.

– 2025eko Bake Indize Orokorraren arabera, munduan geroz eta bake gutxiago dago, eta, gainera, ez da hain gai bakea eraikitzeko. Bakea eraiki, eta mantentzeko inbertsio globala urria izan zen 2024an: 47.200 milioi dolar baino ez. Gastu militarraren %0,52 bakarrik, 2,7 bilioiko errekorra lortu zuena.

Aurtengo Manos Unidasen lana, benetako bakearen eta bizitza duinaren arteko lotura sakona dela sinestaraztea izango du oinarri.

Elikatu Bakea

Manos Unidasek 67 urteko esperientzia du garapenerako lankidetzaren eta sentsibilizazioaren arloan. “Deklaratu Gerra Goseari” bere kanpaina Eliza katolikoaren GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea) honen sorrerako adierazpenaren gogorarazpena da; EKEMBko emakumeek, munduan gosea desagerrarazteko konpromisoa hartu zuten.

1910ean sortutako nazioarteko erakundea da EKEMB (Emakume Katolikoen Erakundeen Munduko Batasuna), eta Vatikanoaren aldeko Fededunen Nazioarteko Elkarte Publiko gisa eratu zen; 50 herrialde baino gehiagotako ia 100 emakume erakunde ordezkatzen ditu. Bere egitekoa, Elizan eta gizartean, emakume katolikoen parte-hartzea eta erantzukidetasuna sustatzea da, eta giza garapenaren eta ebanjelizazioaren alde egiten du lan.

Manos Unidas lanean ari da gosearen, pobreziaren eta gatazkaren zikloa hausteko, eta bakea da bere zereginaren muina. Gogoratu:

  • Pobreziak, eta aukerarik ezak, frustrazioa eta gatazka sortzen dute; desberdintasuna indarkeriarako haztegi bihurtzen da.
  • Bakea berreraikitzeak, armagabetzea, azpiegiturak berreraikitzea, gizarte zibila eta demokratikoa indartzea, eta balioetan heztea eskatzen du. Emakumeek eta gazteek funtsezko zeregina dute berreraikuntza horretan.
  • Gosea, pobrezia eta desberdintasuna ez dira soilik indarkeriaren ondorioak, jatorriak ere, badira. Garapen iraunkorrik gabe, aberastasunaren birbanaketarik gabe, eta giza duintasunarekiko errespeturik gabe, bakea ezin izango da inoiz sendotu.
  • Bizitzarako, elkar ulermenerako eta adiskidetzeko zeru-mugatzat du bakea ManosUnidasek.

Bakea ez da indarkeriarik eza bakarrik. Benetako bakea zuzentasunaren, lankidetzaren, tolerantziaren, aniztasunarekiko errespetuaren, elkartasunaren, askatasunaren eta planetaren zaintzapean eraikitzen da. Mobilizazio soziala, gure gizarteetan eta Hegoaldeko gizarteetan, bakearen aldeko lanaren funtsezko osagaia da.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira