“Semillas de Kivu”
Euskal Elizbarrutietako Misioak-en kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarria eskainiko da datorren martxoaren 12an, osteguna, Irungo Junkaleko elizako parroki-aretoan (19:30ean).
“Semillas de Kivu”k, iazko Goya Sarietan, ‘Dokumental Laburmetraia Onena’ saria eskuratu zuen.
Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko emakumeen errealitatea ezagutzera ematen da. Urte luzez eskualdea astintzen ari den gatazka armatuaren erdian justiziaren, duintasunaren eta itxaropenaren alde emakumeek egin duten lana erakusten du dokumentalak.
Hainbat protagonisten testigantzen bidez, erresistentziari, gizarte konpromisoari, eta elkartasunaren eraldatzeko ahalmenari buruz hausnarketa ezagutzera gonbidatzen gaitu dokumentalak.
Euskal Elizbarrutietako Misioek antolatutako ekitaldian, Jean Marie Mushagalusha Kongoko Errepublika Demokratikoko apaizak, “Semillas de Kivu” dokumentalaren osteko solasaldian parte hartuko du.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira