Blog

Zer gizarte eredu nahi duzu?

Zer gizarte eredu nahi duzu?

Donostiako Elizbarrutiko Pastoral Soziokaritatiboak, Osasun Pastoraltza, Pertsona Migratzaileen Pastoraltza, Espetxe Pastoraltza eta Caritas, datorren igandean, martxoak 22, Ze gizarte eredu nahi duzu? izenpean, urteroko kanpaina ospatuko dute.

Euskadiko gizarte-bazterketari buruzko FOESSA txostenak kanpotik egonkorra dirudien, baina barrutik pitzaduraz beteta dagoen gizartea erakusten digu; gero eta jende gehiago bizi da “mugan”, hilaren amaierara ez iristeko beldur etengabearekin edo ustekabeko zerbaitek dena hankaz gora jarriko duen beldurrez.

Gizarte-bazterketak Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %11,8ri eragiten dio, eta horren barruan, %3,8 bazterketa larrian bizi da (84.000 pertsona inguru, Errenteriako errolda osoa baino gehiago).

Biztanleriaren erdia baino gehiago (%53,5) ondo integratuta dago, baina %34,7 egoera ahulean bizi da: gizartearen barruan, baina laneko ezegonkortasun arazoekin (prekariotasuna, behin-behinekotasuna…), etxebizitzan bazterketa-ezaugarriak dituztela (logela partekatuetan bizi diren familiak, etxea behar bezala berotu ezin dutenak, kontraturik ez dutenak), edo, besteak beste, behar duten botikaren gastuei aurre egin ezin dietenak… Pobrezia ekonomikoaren atalasearen gainetik dauden familiak dira, baina dituzten zailtasunek gizarte-bazterketarantz erortzeko arriskuan jartzen dituzte.

“Benetako komunitatea mahaikide guztiek toki bera dutenean eraikitzen da. Karitatea ez da limosna; duintasuna berrezartzen duen justizia da.”

Leon XIV. aita santua

Euskadiko Bazterketa eta Garapen Sozialari buruzko FOESSA txostenetik ondorioztatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-sistema ona dugula. Hala ere, lortutako aurrerapenei itzala egiten dieten prekaritate-zantzuak badaude.

Horregatik, txostenak gizarte-itun berri baten beharra azpimarratzen du, ertzetara begiratuko duena: pertsona guztientzako etxebizitza duina, migratzaileentzako eskubide osoak, haurren babes handiagoa, eta benetako parte-hartzea, inor kanpoan gera ez dadin.

“Gaur ‘bazterketaren eta desberdintasunaren ekonomiari ez’ esan behar diogu. Ekonomia horrek hil egiten du. […] Hegazkinaren aginteak turbinak pizten dituen bezala hegazkina mugiarazteko, karitateak dena mugitzen du.”

Francisco Aita Santua

2026ko Pastoral Soziokaritatiboko kanpainaren oinarriak HEMEN  aurkituko dituzu.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: