1 apirila, 2026
|
Oharrak
Kristoren Nekaldia
Ohiturari jarraituz Donostiako Mundo Nuevo erakundeak, beste urtebetez, Kristoren Nekaldia antzeztuko du.
Datorren Ostiral Santuan, apirilak 3, arratsaldeko 20:30ean, erakundeko partaideek, Amara kaleko 23. zenbakiaren inguruan egingo dute lau haizetara antzezpena (euria eginez gero, emankizuna bertan behera geratuko da).
Antzeztuko diren agerraldiak:
- Azken afaria.
- Baratzeko otoitza.
- Jesusen atxiloketa.
- Jesus, Herodes eta Pilatosen aurrean.
- Golgotarako bidean.
- Jesus gurutziltzatu.
- Jesus Bizirik dago.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira