Despatxu eta artxiboetan aritzen direnentzat jardunaldia
Maiatzaren 16an, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, jardunaldia izango da Gotzaindegian (Heriz pasealekua, 82, Donostia), parrokietako eta eliz erakundetako despatxu eta artxiboetan aritzen direnentzat, izan apaiz, erlijioso edo laiko.
Jardunaldi honetan zenbait arau eta orientabide gogoratuko dira: sakramentu liburuei buruzkoak, zenbait sakramenturi dagozkien dokumentazioaz ari direnak (ezkontza espedientea, besteak beste), dokumentazioa artxibatzeari buruzkoak, eta abar. Era berean, argibideak edo zalantzak izanez gero, horiek argitzeko aukera izango da.
Gotzaindegiko Eliz Auzitegia, Notaritza, Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa eta Idazkaritza Orokorreko arduradunak ari dira jardunaldia prestatzen.
Etortzeko interesa dutenek, mesedez, bete dezatela honako formularioa.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira