Blog

Ondarea (Beasain)

Ondarea (Beasain)

 Gaur goizean, Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren parrokian, erretaula eta horma-margo errenazentisten zaharberritze lanen nondik norakoak azaldu dira.

Ekitaldiri, Javier Churruca Gonzalezek eman dio hasiera, eta guztia aurrera atera zedin, lanean aritu direnei (instituzioak, enpresak, parrokiako kristau-elkartea…) eskerrak luzatu dizkie.

Parrokoaren hitzen ostean, herri ordezkaritza zabalak hartu du hitza:

  • Leire Artola Ugalde (Beasaingo alkatea).
  • Goizane Álvarez Irijoa (Kultura, Kooperazio, Gazteria eta Kirol foru diputatua).
  • Urkiri Salaberria Gracia (Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria).

Ekitaldiaren lehen zatia amaitzeko Mikel Aranguren Zubialqui (Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusia) mintzatu da.

Ondoren, Cristina Fernandezek, Beasaingo parrokiko erretaula eta horma-margo errenazentisten zaharberritzea goitik behera ezagutzen duen arte kontserbatzaileak, 2022an hasitako prozesuaren nondik norakoaren berri eman du.

Donostiako Elizbarrutiaren ondare artistikoaren aberatsaren zainketa eta babesaren aldeko egun handia gaurkoa.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: