«Altxa begirada!», Gotzainak, Aita Santuak Espainiara egingo duen Bidaia Apostolikoaren inguruko mezua
Donostiako gotzaina den Fernando Prado Ayuso monsinoreak, «Altxa begirada!» goiburupean, pastoral gutuna idatzi du Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo duen bisitaren harira. Bere idatzian, gotzainak, elizbarrutiko Eliza osoari dei egiten dio, gertaera hau, “Jaungoikoaren opari” bezala bizitzeko; fedea, eliz-elkartea, bakearekiko konpromisoa, eta ebanjelizatze bultzakada berritzeko graziazko aukera.
Aita Santuaren bidaia apostolikoa Madril, Bartzelona eta Kanariar Uharteetan barrena izango den arren, Gotzainak zera gogoratzen du, “Aita Santuak batzuei egingo die bisita, baina benetan, guztiok bistatuko gaitu”. Pastoral gutun honen laburpena parrokia guztietan irakurriko da datorren asteburuan.
Jarraian, gotzainaren pastoral gutuna osorik irakurri, eta bideoan jarraitu dezakezu.
- Deskargatu gutuna
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira