Blog

«Altxa begirada!», Gotzainak, Aita Santuak Espainiara egingo duen Bidaia Apostolikoaren inguruko mezua

«Altxa begirada!», Gotzainak, Aita Santuak Espainiara egingo duen Bidaia Apostolikoaren inguruko mezua

Donostiako gotzaina den Fernando Prado Ayuso monsinoreak, «Altxa begirada!»  goiburupean, pastoral gutuna idatzi du Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo duen bisitaren harira. Bere idatzian, gotzainak, elizbarrutiko Eliza osoari dei egiten dio,  gertaera hau, “Jaungoikoaren opari” bezala bizitzeko; fedea, eliz-elkartea, bakearekiko konpromisoa, eta ebanjelizatze bultzakada berritzeko graziazko aukera.

Aita Santuaren bidaia apostolikoa Madril, Bartzelona eta Kanariar Uharteetan barrena izango den arren, Gotzainak zera gogoratzen du, “Aita Santuak batzuei egingo die bisita, baina benetan, guztiok bistatuko gaitu”. Pastoral gutun honen laburpena parrokia guztietan irakurriko da datorren asteburuan.

Jarraian, gotzainaren pastoral gutuna osorik irakurri, eta bideoan jarraitu dezakezu.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: