Jainkoak harremanera deitzen gaitu (Katekesia)
“Kristau sarbideko katekisten etengabeko heziketarako” izenburua duen formazio proposamenak, aurrera jarraitzen du; urtarrilean hasi zen egitasmoa, eta helburua, ekainerako elizbarruti osoko zonalde guztietatik barrena igarotzea da.
Umiltasunez eta komunitateei zerbitzua emateko benetako jarrerarekin, hiru ordezkaritzek -‘Haur eta Nerabeen Katekesirako ordezkaritza’, ‘Formaziorako Gotzain ordezkaritza’, eta ‘Helduen kristau sarbiderako Gotzain Ordezkaritza’- ebanjelizatze arlo osoaren adostasunarekin, “Kristau sarbideko katekisten etengabeko heziketarako” zonako guneak sortzeko urratsak ematen ari da.
Elizbarrutiko lurraldean zehar formazio oinarrizkoa eta iraunkorra eskaintzearen aldeko apustua egiten ari da, formakuntzan ahalik eta katekista gehienek parte har dezaten.
Formazio gune honek, berritze prozesuan dagoen elizbarrutiarentzako hiru ekintza ildo garrantzitsutan aurrera egiteko aukerak emango ditu.

- Katekistaren bokazioan eta misioan elkarrekin haztea
Katekistentzako elizbarrutian hainbat topaketa ezberdin eskaini; deialdi hauek oso errotuta daude haurtzaroko katekesian. Aurten, adibidez, gazte pastoraltzan dauden pastoral eragileentzako topaketa antolatu da.
Ebanjelizatzaileen Elizbarrutiko Jardunaldia, iazko azaroan ospatu zen eta ebanjelizazioan interesatuta dauden pertsona guztiei dei egin zitzaien. Bertan, katekistaren bokazioa eta misioa hazteko guneaz mintzatu zen.
- Erlazioak eta loturak berreraikitzea
Parrokietako edo pastoral barrutiko talde desberdinetako katekistekin, zonaldeetan elkartasunezko harremanak eta loturak sortuko dituzten topaketa esanguratsuak bultzatu nahi dira, katekesirako lankidetza estuagoa ahalbidetzeko.
- Zonetako lidergoak ezagutu eta sustatzea
Elizbarruti batzuk dagoeneko katekista batzuk formatu dituzte, eta kristau sarbideko prozesuetan ardura adierazgarriak eman zaizkie.
Lehen urrats gisa, hiru ordezkaritzek -‘Haur eta Nerabeen Katekesirako ordezkaritza’, ‘Formakuntzarako Gotzain ordezkaritza’, eta Helduen kristau sarbiderako Gotzain Ordezkaritza’-, gune bakoitzean bi orduko prestakuntza-saioak antolatzen ari da.
- Izenburua; “Jainkoak harremanera deitzen gaitu”.
- Hartzaileak: kristau sarbideko prozesu guztien katekistak.
- Helburuak:
- Katekistak animatzea.
- Prestakuntza sistematizatuagoaren nahia piztea.
- Katekesia zonan artikulatzeko prozesua hastea.
- Saioaren garapena (otoitza eta tailerra).
Donostiako Elizbarrutiko Katekisten formazioari Errenterian otsailean ekin zitzaion, ‘Ekialde 1’ bailaran buruturiko ikastaroarekin. Ondoren, Tolosan, ospatu zen bigarren saio. Hirugarrena, berriz, Goierriko bailara osoa hartu zuen ekimena, Lazkaon antolatu zen. Eta momentuz, katekistei zuzenduriko azkena formazio ekitaldia, Irunen, ‘Ekialde 2’ bailara ospatu zen Hurrengoa hitzordua, ‘Mendebaldeko’ katekistek, ekainaren 20an izango dute Bergaran.
Oraindik jardunaldiak antolatu ez diren leku ezberdinetako katekistek formazioa jasotzeko gogoa izanez gero, jarri kontaktuan email honen bidez: haurnerabe@elizagipuzkoa.org Animatu, eta parte hartu!

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira