Blog

Leon XIV.a Aita Santuaren bidaia Apostolikoari eskainitako ONCEren “kupoitzarraren” kopia jaso du Fernando Prado Ayusok

Leon XIV.a Aita Santuaren bidaia Apostolikoari eskainitako ONCEren “kupoitzarraren” kopia jaso du Fernando Prado Ayusok

Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo duen bidaia Apostolikoa izango da ONCEren Kupoitzarraren protagonista, ekainaren 12an, ostirala. Guztira 13,5 milioi kupoik eramango dute Leon XIV.aren irudia.

Donostiako gotzainak, Fernando Prado Ayuso, kupoiaren erreplika bat jaso zuen atzo, Andrea Parte, Donostiako ONCEko zuzendariaren eskutik. Bertan, bidaiarako aukeratu den goiburua ikus daiteke: ‘Altxa begirada!’. Keinu bat da, hau da, beheko begirada alboratu –neure buruan, errutinan eta banaketan murgildua– eta burua altxatzera gonbidatzen du; besteengana hurbilduz, pertsonen jatorrizko duintasunera itzuliz.

Donostiako gotzainak, biziki eskertu zuen ONCEren ekimena. Kupoian, Espainiako Gotzainen Batzarraren, eta Maria del Mar Chapa diseinatzaile grafikoak eginiko Bidaia Apostolikoaren irudiak ageri dira.

21.300 saltzaile baino gehiagok salduko dute kupoia hamaika herri eta hirietan barrena; horietako 530ek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

“Aita Santuaren bidaiarekin bat egiten duen kupoia da, eta era berean, inklusioari, hesiak hausteari, gizarte hobeak eraikitzeari, eta besteen lekuan jartzeaz gain, elkartasuna aintzat hartzen dituen begiradak bultzatzen ditu”, nabarmendu zuen Andrea Partek.

ONCEren Kupoitzarrak ostiralero, hiru euroren truke, bost zifra eta serieko 6 milioi euroko sari bat, eta 40.000 euroko 134 sari eskaintzen ditu, saritutako zenbakiaren 5 zifrak kontuan hartuta. “Alboetatik irabazle izan zaitezke” aukera berriarekin, 500 euro eta hiru euro arteko sariak ere banatzen ditu.

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: