Blog

Frater Anaidia Gipuzkoak Elizbarrutiko taldea berritu du

Frater Anaidia Gipuzkoak Elizbarrutiko taldea berritu du

Ekainaren 7an, Gipuzkoako Frater Anaidiak, aurreko taldearen lau urteko aldia amaitu ondoren, ezohiko batzarra ospatu zuen bere Elizbarrutiko taldea berritzeko asmoz.

Gipuzkoako Frater Anaidia, Gipuzkoa desgaitasun eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen Anaitasun Kristaua da. Acción Catolicaren baitan dagoen taldea da, Donostiako Elizbarrutiak aintzatetsia. Frater Anaidiako kideek, Elizaren eta gizartearen bizitzan era aktiboan parte hartu dezaten lagundu, babestu eta sustatzeko lan egiten du.

Erakundeko presidentearen ongietorriarekin, eta hasierako otoitzarekin hasi zen batzarra. Ondoren, gai-zerrendako gai bakarra jorratu zen: Elizbarrutiko Estatutuen eta mugimenduaren estatutu orokorren eskutik, Elizbarrutiko Talde berria aukeratzea.

Hautagaitza bakarra aurkeztu ondoren, proposamena bozkatu egin zen eta aldeko 10 botorekin eta abstentzio batekin onartu zen.

Gipuzkoako Frater Anaidiaren Elizbarrutiko Talde berria ondorengo lagunek osatzen dute:

  • Eva Viles, presidentea.
  • María Antonia Portularrume, presidente-ordea.
  • Marta Peribañez, idazkaria.
  • Tere Valdezate, ekonomia eta diruzaintzako arduraduna.
  • Jose Maria Landa, kontsiliarioa.
  • María Antonia Portularrume, Misioak eta Zabalkundea batzordekidea.
  • Milagros Idigoras, Aisia eta Denbora Libreko batzordekidea.
  • Mercedes Sierra, Formakuntzako kidea.
  • Jose Felix Ramsden, Gizarte Gaietako batzordekidea.

Talde berria onartu ondoren, dagozkion izapideak egingo dira erakunde erlijiosoetan, administratiboetan… Baita, ezarritakoaren arabera, izendapena gauzatu ere.

Gipuzkoako Frater Anaiditik talde berri honek desgaitasun eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei ebanjelizatzeko, koordinatzeko eta laguntzeko lana bultzatzen jarraitzea opa dio, eta baita, Elizan eta gizartean aktiboki parte har dezaten lagunduz.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: