Euskal Elizbarrutietako Osasun Pastoraltzen Elizbarrutien arteko topaketa Bilbon
Joan den ekainaren 23an, Bilboko Elizbarrutian, Osasun Pastoraltzako eragileen Elizbarruti-arteko ospitaletan jarduten dutenen topaketa ospatu zen; bertan, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako elizbarrutietako ordezkariek parte-hartu zuten.
Topaketa hau urtero egiten da elizbarruti desberdin batean, eta oraingo honetan Osasun Pastoraltzako 24 kide eta Euskal Herriko hiru elizbarrutietako zein Sare taldeetako kideak bildu ziren. Jardunaldiak, otoitz, hausnarketa, elkarrizketa eta bizikidetza uneak tartekatu zituen, baita izaera kulturaleko hainbat jarduera ere.
Aurtengo jardunaldiaren gai nagusia “Dementziak dituzten, eta adimen osasuneko gaixoak zaintzea” izan zen. Gogoeta, Alvaro Mosquerak, Aspaldiko Fundazioko Zerbitzu Psikosozialeko arduradunak eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak gidatu zuen; Alvarok, ikuspegi gizatiarretik, pastoraletik eta sozialetik, errealitate hori sakontzen lagundu zuen.
Hausnarketaren ondoren, Egunon Etxea eguneko egoitza bisitatu zuten parte hartzaileek. Bertan, zentroko zuzendariak, eta hainbat langilek, proiektuaren nondik norakoaren berri eman zuten. Baita bazterketa egoeran dauden, zaurgarritasun arrisku handia duten, adimen osasuneko arazoak dituzten, edo adikzioak dituzten pertsonekin garatzen dituzten zereginak ere jakinarazi zituzten. Caritasen laguntzarekin, Karitateko Alabek kudeatzen dute egoitza.
Bisitan zehar, bertaratutakoek, egoitza ezagutu ahal izan zuten, eta baita pertsona zaurgarrienen alde egiten den lanera hurbiltzeko aukera izan ere.
Jardunaldiarekin jarraitzeko, bisita gidatua egin zuten Bilboko Santiago katedralera. Bertan, gida batek eliza esanguratsu horren historia eta ondare-balioa azaldu zituen.
Topaketa amaitzeko, lunch batean bildu ziren parte-hartzaileak, jardunaldian zehar bizitako esperientziak trukatzeko, eta ospitaleetan dauden Sare egoitzen errealitatea partekatzeko.
Giro onak, berriz elkartzearen pozak, eta Osasun Pastoraltzaren zeregina sendotzen jarraitzeko nahia izan zen jardunaldiaren muina. Amaieran, Donostiako Elizbarrutiak hartu zuen datorren urtean Elizbarrutien arteko topaketa antolatzeko lekukoa.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira