UDALEKUAK (LEKUNBERRI)
Uztailaren 11tik 18ra bitartean, Donostiako Elizbarrutiko Udako Udalekuak Lekunberrin ospatu dira. Bertan, guztira, 9 eta 14 urte arteko 50 gaztek hartu dute parte begirale talde baten laguntzarekin batera.
Astebetez, gazteek, elkarbizitzako esperientzia bete-betea partekatu dute, alaitasun, adiskidetasun eta hurbiltasun giroan. Hau da, aisialdiaz, naturarekin kontaktuan gozatuz.
Udalekuetan, dibertitzeko eta atseden hartzeko parada izan dute baina baita parte hartzen duten gazteei, laguntasuna, errespetua eta elkarrekiko laguntza bezalako balioetan aberasteko ere. Era berean, Jesusen ezagutzan sakondu dute, eguneroko keinu txikietan ikusi daitekeen kristau fedea bizitzeaz gain.
Abentura, jolasa eta formazioa uztartu dituzten jarduerez beteta egon dira egunak. Parte hartzaileek, une freskagarriak bizi izan dituzte igerilekuan, Ixkier ur-jauzira txangoa egin dute, eta Aralarko San Migel santutegira bisita egin dute; gure herriko lekurik ezagunennetarikoa.
Horrez gain, jokoek, ginkanek, eta talde dinamikek, lankidetza, sormena eta adiskidetasuna bultzatu dituzte. Ilusio, barre, otoitz, eta esperientzia partekatuz betetako egunak; zalantzarik gabe, parte-hartzaileen oroimenean oso gogoan egongo direnak. Horrek guztiak, Jesusen ikasle bezala, euren eguneroko bizitzan handitzen jarraitzera animatuko ditu.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira