Blog

2026–2027 ikasturteko formazio egitaraua

2026–2027 ikasturteko formazio egitaraua

Gure elizbarrutiko Formazio Ordezkaritzak hasiera emango dio ikasturte berriari, elizbarrutiko bizitzako arlo ezberdinei zuzenduriko proposamen teologiko, pastoral eta sozialak biltzen dituan egitarauaren eskutik.

2026-27 ikasturte honetan, besteak beste, honako ekimen hauek eskainiko dira: Asteazken Teologikoak, Ricardo Alberdi Aste Soziala, Arduratuz programa, ‘Todos, todos, ¿todos?’ liburuaren aurkezpena, Pertsona Migratuen Pastoraltzaren ‘La alegría de ser pueblo‘ formazio-ibilbidea, Misio eta Elkartasun Boluntariotza Ikastaroa eta Katekisten Tailerra.

Programazioak honako helburua du: fedean sakontzea, gaur egungo erronkak hobeto ulertzea, eta pastoralgileen arteko formazio-guneak eskaintzea.

Ikasturte berriarekin batera, Ordezkaritzak bere gune propioa zabaldu du elizbarrutiko webgunean. Bertan argitaratuko dugu jarduerei eta formazio-proposamenei buruzko informazio eguneratua: Formazioa – Diócesis de San Sebastián

Formaziorako Gotzain Ordezkaritzak antolaturiko formazio eskaintza zabaltzen laguntzeko deia egiten dizu. Nola? Parrokia, komunitateetako edo elizbarrutiko beste errealitateetako iragarki-tauletan jarriz, WhatsApp bidez partekatuz, edo ohiko komunikazio-bideak erabiliz.

2026-2027 Pastoral Ikasturteko ikastaroak, etab. HEMEN aurkituko duzu.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: