Donostiako Elizbarrutiko gazteak erromes San Frantzisko eta Santa Klararen urratsei jarraituz
Uztailaren 30etik abuztuaren 8ra, 60 gaztek, Asisen, Loreton eta La Vernan, erromesaldi, senidetasun, eta Jaunarekin bat egiteko esperientzia batean parte hartu zuten.
Uztailaren 30etik abuztuaren 8ra, Donostia, Irun, Ordizia, Tolosa, Beasain eta beste hainbat herri zein errealitatetako, 16 eta 30 urte arteko 60 gaztez osatutako talde batek, Donostiako Elizbarrutiko Gazte-Bokazio Pastoraltzak antolatutako udako jarduera batean parte hartu zuen. Gazte etorkinak ere parte hartu zuten ekimenean, gure elizbarrutiko Elizaren gazte komunitateen aniztasunaren eta aberastasunaren erakusle.

4 apaiz, 2 diakono, birjina sagaratu bat, erlijioso bat eta senar-emazte bat joan ziren erromesaldira taldearekin batera; bizikidetza, otoitz, prestakuntza, ospakizun, eta kristau-bokazioaren aurkikuntzarako esperientzia partekatua ahalbideratu zuten.
Erromesaldia egoitza nagusiak, Asis, Greccio, Fonte Colombo, Loreto eta La Vernan izan ziren; San Frantzisko Asiskoaren, Santa Klararen eta frantziskotar espiritualitatearen bizitzari estuki lotutako lekuak. Bidaia, jardun kultural edo turistiko bat baino askoz gehiago izan zen: benetako bide espirituala. Etapa bakoitzak, gazteak, Jesukristorekin, beren barnearekin eta gainerakoekin elkartzera gonbidatu zituen.

Bidearen hasiera
Bidaia, uztailaren 30ean hasi zen, Donostiako Seminarioan egindako igorpen-Eukaristia baten eskutik. Autobusean irten ondoren, taldea arratsaldean iritsi zen La Crauko Fondation La Castille-ra. Bertan, lehen bizikidetza ospatu zen; jolasen eskutik senidetasun-giroa sortuz.
Biharamunean, La Crauko parrokian Eukaristia ospatu ondoren, taldeak Italiaranzko bidaia luzeari hasi zien taldeak. Asisera arratsaldean iritsi zen koadrila, hau da, otoitzak, Hitza entzutea, eta Europako kristau-tradizioaren leku esanguratsuenetako batzuekiko kontaktu zuzena izango zutenaren hasiera.

Greccio eta Fonte Colombo: Ebanjelioaren xumetasuna
Abuztuaren 1ean, erromesaldiak Grecciora eraman zituen gazteak, San Frantziskorekin eta Jesusen jaiotzaren irudikapenarekin bereziki lotutako lekura. Han, santutegia bisitatu eta Eukaristia ospatu zuten. Ondoren, Fonte Colombora joan ziren, eta, bertan, katekesi batean, eta hausnarketa-taldeetan parte hartu zuten.
Santa Maria de los Angeleseko lastargien prozesioan parte hartuz amaitu zen eguna. Argiak, otoitzak, eta isiltasunak, fedea, seinale xumeetatik, edertasunetik eta komunitate-esperientziatik ere elikatzen dela ikusteko aukera eman zien erromesei.

Barkamenaren Festa: adiskidetzea eta barne-berritzea
Erromesaldiaren une nagusietako bat abuztuaren 2a izan zen; Asisko Barkamenaren Festaren ospakizuna.
Eremo delle Carcerira igoz hasi zen eguna, penitentzia eta prestakuntza espiritualeko giroan murgilduta. Han, gazteek, Adiskidetzaren sakramentuari buruzko katekesi batean parte hartu zuten, eta, barne-prestaketarako astia ere izan zuten.
Arratsaldean, Santa Maria de los Angelesen, Barkamenaren sakramentura hurbildu eta Eukaristian parte hartu zuten. Eguna, Errosarioa errezatuz amaitu zen. Egun bereziki esanguratsua izan zen kristau-erromesaldia, leku batetik bestera mugitzea bakarrik ez datzala ikusteko, baizik eta Jainkoaren errukiaren bidez barnea eraldatzeak ere badu zeresanik.

Asis: Frantzisko eta Klararen urratsei jarraituz
Abuztuaren 3a, Asis hiria, eta bertako fede-lekuko handien bizitza sakonago ezagutu zuten erromesaldiko parte hartzaileek. Taldeak, Spogliazione elizan ospatu zuen Eukaristia. Santa Klara bisitatu zuen, eta San Damianera ere hurbildu zen; bertan, Fratel Kevin, frantziskotarraren lekukotza entzun ahal izan zuten.
Leku hauetara bisita egiteak San Frantzisko eta Santa Klararen erradikaltasun ebanjelikora hurbiltzea ahalbidetu zuen: Kristorengan jarritako bizitza, txirotasunak, senidetasunak, pozak, eta Jainkoarenganako konfiantza oinarri hartuz.
Egunean zehar, katekesia eta talde-lana egin zituzten, eta baita San Frantziskoko beheko eta goiko basilikak bisitatu ere. Gauean, gazteek ordu santu batean parte hartu zuten; Jaunaren aurrean, gurtza eta isiltasun unea.

Loreto: Maria, harrera eta erabilgarritasuna
Abuztuaren 4an, erromesaldiak Loretorantz jo zuen, eta han, gazteek, Basilika eta Etxe Santua bisitatu zituzten. Errosarioa errezatu, plazan, bedeinkazioa jaso, eta Eukaristia ospatu zuten Basilikako kriptan.
Mariaren presentziak, bidearen bokazio-alderdian sakontzea ahalbidetu zuen: elkar entzutea, erabilgarritasuna, konfiantza, eta Jainkoari eskuzabaltasunez erantzuteko gaitasuna. Porto Recanatikoko hondartzan izandako katekesi, hausnarketa-talde, eta bizikidetza batekin osatu zuten eguna.

La Verna: isiltasuna, kontenplazioa eta gorputz eta arima aritzea
Beste une bizi-bizi bat, abuztuaren 5ean, La Vernako santutegira eginiko bisita izan zen; San Frantziskoren esperientzia espiritualari, eta estigmei lotutako lekua.
Basoaren erdian, gazteek katekesi batean parte hartu zuten; basamortu pertsonaleko denbora bat izan zuen bakoitzak norberarentzat, eta ondoren, denen hausnarketak taldeetan partekatu zituzten. Isiltasuna, kontenplazioa, eta Jainkoaren aurrean norberaren bizitzaz galdezka aritzeko aprobetxatu zuen eguna partaide bakoitza.
Arratsaldean, Nona Orduan parte hartu zuten; estigmen kaperarainoko prozesioan joan ziren, eta Soledad ahizparena lekukotza entzun zuten han. San Lorentzo kaperan, Eukaristia ospatzearekin batera, amaiera eman zitzaion gorputz eta arima aritzeari, erredentore-sufrimenduari, eta Kristoren jarraitze izatean oinarrituriko egunari.

Leon XIV.a Aita Santuarekin topaketa
Batere zalantzarik gabe, abuztuaren 6a, erromesaldiaren unerik kuttunenetarikoa izan zen. Taldea, Santa Maria de los Angeles-era joan zen, Leon XIV.a, Aita Santuak, gazteekin izan zuen solasaldian, eta Eukaristian parte hartzeko asmoz.
Bilkurak, erromesei, Elizaren unibertsaltasuna, eta leku desberdinetatik etorritako gazteen arteko elkartasuna ahalbidetu zien. Aita Santua entzutea, eta fedea elkarrekin ospatzea, une oso esanguratsua izan zen beren kristau-bidea gizarte anitz eta sekularizatu batean bizi dutenentzat.

Topaketaren ondoren, taldea Asisera itzuli zen. Han, bizikidetzarako tartea izan zuten, eta, gauean, frantziskotar adierazpenetik abiatuta, esperientziak partekatu zituzten: «Jaunak anai-arrebak eman dizkit». Esaldi honek, senidetasuna, kristau-bizitzako bigarren mailako elementu bat ez dela erakusteko balio izan zuen, erromesaldian zehar jasotako dohain handienetako bat baizik.
Senidetasun eta bokazio esperientzia
Egunak pasa ahala, bizikidetzak, zeresan berezia izan zuen. Autobusean egindako bidaia luzeek, partekatutako bazkariek, goizeko eta gaueko otoitzek, katekesiek, taldeek, jolasek, eta une informalek, jatorri eta errealitate desberdinetako gazteek, elkar hobeto ezagutzeko aukera eskaini zuten.

Gazte etorkinen parte hartzeak bereziki aberasgarri egin zuen esperientzia. Hau da, gazte-pastoraltza, harrera, integrazio, eta komunitate-gune bat da, non pertsona bakoitza, eliz-familia baten zati gisa sentitu daitekeen.
Apaizen, diakonoen, birjina sagaratu, erlijioso, eta senar-emazte baten parte-hartzeak, kristau-bokazio desberdinen lekukotza anitza eskaini zien gazteei. Jainkoak modu desberdinetan dei egiten du, bokazio guztia Jaunaren entzuketatik jaio eta komunitatearen barruan garatzen dela ezagutzeko aukera izan zen erromesaldia.

Etxerantz: bere bidea jarraitzen duen erromesaldia
Abuztuaren 7an, San Frantziskoren beheko Basilikan Eukaristia ospatu ondoren, taldeak Frantziaranzko bidea hartu zuen. Berriro ere Fondation La Castilletik igaro ondoren, abuztuaren 8an, Donostiaranzko bidea hartu zuten; bertara gauean iritsi ziren.
Hamar egun bizi-biziren nekearekin zamarekin, baina esperientzia ahaztezina partekatu izanaren pozarekin, gazteak, euren etxeetara itzuli ziren. Erromesaldia amaitu zen, baina bide espirituala, zabalik dago.

Izan ere, Asis, Loreto eta La Vernara erromes joatea ez da soilik leku santuak ikustea. Frantziskok eta Klarak bezala, Kristo erdigunean jartzen ikastea esan nahi du; senidetasunaren edertasuna ezagutzea; barkamenaren indarra bizitzea; Jainkoaren deia entzutea, eta eguneroko bizitzara begirada berritu batekin itzultzea.
Donostiako Elizbarrutiko Gazte-Bokazio Pastoraltzaren udako jarduera hau, parte hartu duten 60 lagunentzat, elkarrekin bidean barrena ibiltzeko, fedea ospatzeko, komunitate-loturak sendotzeko, eta bokazio-galderari begira jartzeko aukera izan da. Gure munduaren erdian Ebanjelioa pozik iragartzeko gai den Eliza gazte, harreragile, anitza eta misiolaria eraikitzen jarraitzeko gonbita egiten duen esperientzia.

- Argazkiak ikusi ditzazkezu Flickr -en
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira