21 martxoa, 2025
|
Gaurkotasuna, Liturgia ordezkaritza
Arantzazu 2025: “Itxaropenean Erromes”
Hiru aste eskas falta dira Arantzazuko Elizbarrutiko Gurutze biderako; ekimen jendetsua, apirilaren 12an, larunbata, ospatuko da.
Ohar garrantzitsuak:
- Bailara bakoitzean, Gurutzen bidera joateko autobusak antolatuko dira.
- Nahi duenak, bidea oinez egin beharrean, autobusez egin ahal izango du; Arantzazuraino igo, eta basilikan Gurutze bidea jarraituz.
- Autobus “lantzadera” egongo da, autoa Oñatin utzi dutenentzat.
Gurutze bidearen ordutegia:
- O8:30ak aldera hasiko da jendea iristen oinezko bidearen hasierako topagunera.
- 08:45ean, oinez igoko ez direnentzat, autobusak hurbilduko ditu basilikara.
- 09:00etan, Gurutze-Bidearen hasiera.
- 11:45ean, Arantzazura iristean, otoitzaldi laburra.
- 13:00etan, bueltako autobusak etxerantz joaten hasiko dira.
Deskargatu kartela.