Blog

Astotxo eguna Lazkaon

Astotxo eguna Lazkaon

Fuente: astotxoeguna.eus

1652 urtean du jatorria Lazkaon ospatzen den “Astotxo Pesta” egun honek, herriko moja zistertarrek Familia Sakratuaren Egiptorako ihesa azaltzen duten irudiak elizako presbiterioan jarri zituztenean.

Lazkaoko urteko lehen zita nagusia izaten da Astotxo Eguna, Errege egunaren edo Epifaniaren ondorengo igandean ospatzen dena. 1652.urtean du jatorria jai honek, Zistertar komentuaren inguruan. Lazkaoko mojek Familia Sakratuaren Egiptorako ihesa azaltzen duten irudiak elizako presbiterioan jarri zituzten.

Astotxo Eguneko egitaraua 2026

2026eko Astotxo Eguna, Urtarrilare 11-an ospatuko da Lazkaon. Urte berri batez, «Egiptorako Ihesa» antzezpena ikusteko eta bertan parte hartzeko aukera izango da.

Astotxo eguna dela eta, igandean, ospakizun berezia izan zen Lazkaoko mojetan: Meza nagusia 11:00etan.

Urtero moduan, Gregorianoko abesbatza ez-ezik, Kantaka abesbatza ere bertan izango da, elizkizunean abesteko.
Ondoren, mojek salda eskaintzen dute, bertara inguratutako guztiei.
Aukera paregabea da ere, tradizioari jarraikiz, obleak erostea mojetako eraikinean.

Plazan asto erakusketa izan oi da goizean zehar, Gipuzkoako enkarterri astoen lehiaketaren barne. Guztiak, euskal arraza autoktonoko astoak.

13:00 tan EGIPTORAKO IHESA Antzezpenaren saio garrantzitsua izango da, Lazkao Txiki zelaian.