Abentura eta fedea Guadalupeko Elizbarrutiko Kanpamentuan
Atzo amaitu zen Hondarribiko Guadalupeko Santutegian ospaturiko 2024ko Elizbarrutiko Kanpamentua. Uztailaren 11tik 18ra, 9 eta 14 urte bitarteko gazteek ekitaldiz, jolasez eta hazkunde espiritualez hornituriko asteaz gozatu dute, guztia, dibertsioa eta adiskidetasuna sustatzen zituen ingurune batean.
Ekintza, dibertsioa, adiskidetasuna eta fedea
Joko aukera zabala eskaini ditu Kanpamenduak, hau da, egunero, abentura berri bat. Ibilaldi eta pasealdien eskutik, inguruko eskualdearen edertasun naturala ezagutu dute gazteek; tailerrak eta Eukaristiak, aldiz, fedearen inguruko ikaskuntza eta gogoeta uneak bizi izateko balio izan dute.
Gozamena ere bermatuta egon da laguntasuna sendotzeko eta elizbarrutiko familia handiaren barruan kristau-elkartea sortzeko antolatutako ekintzekin. Jesus erdi-erdian jarririk, gazteek fede-esperientzia bat bizi izan dute, eta horrek, eguneroko kristau bidean gidatuko die.
Atzo amaitu zen Hondarribiko Guadalupeko Santutegian ospaturiko 2024ko Elizbarrutiko Kanpamentua. Uztailaren 11tik 18ra, 9 eta 14 urte bitarteko gazteek ekitaldiz, jolasez eta hazkunde espiritualez hornituriko asteaz gozatu dute, guztia, dibertsioa eta adiskidetasuna sustatzen zituen ingurune batean.
Donostiako Elizbarrutiak eskerrak eman nahi dizkie partehartzaile eta antolatzaile guztiei, kanpamendua, ekimen ahaztezina izan dadin, eta elizbarrutiko kideei, berriz, Gipuzkoako Elizaren egunerokotasunaren parte izaten jarraitzeko gonbitea luzatzen die.