Bidetik 2026. Osasun mentalean prebentzioa eta bide-laguntza ehuntzen
Bidetik, Osasun Pastoraltzak, Espetxe Pastoraltzak, Pertsona Migratuen Pastoraltzak, Caritas Gipuzkoak, eta Donostiako Elizbarrutiak elkarrekin, boluntarioei zuzenduta antolatzen duten urteroko topaketa, otsailaren 7an (10:00tik 14:00etara) Donostiako seminarioan ospatuko da.
Aurtengo elkarretaratzean, osasun mentaleko arazoen bide-laguntzan eragile desberdinek betetzen duten lanean jarriko du indarra. ‘Osasun mentalean prebentzioa eta bide-laguntza ehuntzen. Eginkizunak, mugak eta eragileen arteko koordinazioa’ izenburupean, Bidetik-ek, boluntarioei eta lantaldeei, sare publikoak, familiek eta komunitateak osatzen duten osasun mentalaren ekosistemaren mapa ulergarri eta praktikoa eskainiko zaie.
Informazio gehiago eta izena emateko inprimakia HEMEN aurkituko duzu
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira