San Joseko kanpaina
Elizbarrutiko Misioetako gure patroia den San Joseren inguruan egiten ditugun ekitaldien hasieraren aurretik, gonbidatu oso bereziak etorri dira gure artera: Hegoaldeko Ahotsak (Las Voces del Sur).
Berauek, gure misiolariek lan egiten duten eremuetako pertsona xumeak dira, kanpainaren mezua gure elizbarrutietako talde eta parrokietara eramaten laguntzen digutenak.
Aurten, Ketty Vidal, Cojimieseko komunitateko kidea dugu gure artean; berak, batez ere parrokiako Caritasen laguntzen du. Bertan, “Haurraren Etxea” (Casa del niño) proiektua gidatzen du. Liburutegi fisiko, eta beste mugikor baten eskutik, liburuak, Manabi iparraldeko landa eremuetara helarazten ditu.
Gure artean da baita ere, Ekuadorko Chimborazonen jaiotako Matilde Rivera, Marianita erlijiosoa (Jesusen Santa Mariana kongregazioa). Matildek 15 urte baino gehiago daramatza misiolari gisa Kaikorren (Kenyan).
Kanpainaren jarduerak:
- Martxoak 3.Errenteriako Iztieta parrokiko etxabean, Kaikorren eta Ekuadorren misiolariek egindako lanaren aurkezpena (19:30ean).
- Martxoak 3.Bilera Debako Misio taldearekin eta parrokiako eukaristian parte hartzea (17:30ean).
- Martxoak 4.Ordiziako parrokia. Hitzaldia parrokiko aretoetan.
- Martxoak 12. Junkaleko parrokia. “Semillas de Kivu” filmaren bideo-foruma, eta solasaldia, Kongoko Errepublika Demokratikoko Jean Marie Mushagalusha apaizarekin (19:30ean).
- Martxoak 24. San Inazio parrokia. “Semillas de Kivu” filmaren bideo-foruma, eta solasaldia, Kongoko Errepublika Demokratikoko Jean Marie Mushagalusha apaizarekin (19:30ean).
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira