Blog

Aste Santuko Ospakizunak Artzain Onaren katedralean

Aste Santuko Ospakizunak Artzain Onaren katedralean

Aste Santuko Ospakizunetarako prestaketa-lanak amaitzen ari da Donostiako Artzain Onaren katedrala. Ospakizun liturgiko garrantzitsuenetan, Fernando Prado gotzainak parte hartuko du.

Ospakizunen egutegia, martxoak 24an, Erramu Igandean hasiko da ohiko Meza Nagusiarekin (12:00etan); bertan, Gotzaina buru dela, erramu bedeinkapena eta prozesioa ospatuko dira. Ohiko mezak mantenduko badira ere (13:00etakoa izan ezik), Aste Santuari hasiera emango dion ekitaldi honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie fededunei.

Astelehen Santua, martxoak 25, Adiskidetze Sakramentuari eskainitako eguna izango da. 19:00etan, nahi duenak, bakarka konfesatzeko aukera izango du, eta gogoeta eta penitentzia une batean Gotzainaren bedeinkazioa jasotzeko aukera.

Martxoaren 27an, 11:00etan ospatuko den Krisma Mezan ere, Gotzaina bertan izango da. Meza honetan olio sakratuak bedeinkatzen dira eta apaiz-promesak berritzen dira.

Ostegun Santuan, martxoak 28, Jaunaren Azken Afaria ospatuko da 19:00etan hasiko den meza baten eskutik, eta Ordu Santua, berriz, 22:00etan emango zaio hasiera. Bi ospakizunak Fernando Prado gotzainak emango ditu.

Ostiral Santuan, martxoaren 29an, kristau-elkarteak Gurutze-bidean (11:00) eta Jaunaren heriotzaren liturgian (19:00) parte hartu ahal izango du.

Larunbat Santuan, martxoaren 30ean, Ama Birjinaren zazpi minak gogoratuko dira (11:00etan). Jardunaldia, Pazko-bijiliarekin amaituko da (22:00etan); edertasun eta sinbolismo handiko ospakizun honetan, Gotzaina parte hartuko du.

Azkenik, Jaunaren Piztuerako Pazko Igandean, martxoak 31, ohiko mezak ospatuko dira (13:00etakoa izan ezik); baita 12:00etan, gotzainak gidatutako Urtaroko Meza berezia.

Donostiako Elizbarrutiak, kristau-elkarte guztia gonbidatzen du, fedea berritzeko eta Jesukristoren Pasioaren, Heriotzaren eta Berpizkundearen misterioak bizitzeko ospakizun hauekin bat egitera.