Blog

Hiriko udalekuak 2026

Hiriko udalekuak 2026

Ikastetxeetan 2025-2026 ikasturtea amaitu bezain pronto, Hiriko Udalekuak ekimena martxan jarriko da aurten ere, Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltzak, eta Irakaskuntza, Haurtzaro eta Nerabezaroko katekesi ordezkaritzak antolatuta, eta Caritas Gipuzkoak babesturik.

Ekainaren 22tik 28ra izango dira gozamenerako egunak, eta 6tik 12 urte arteko haurrak parte hartu ahal izango dute  Hiriko Udalekuaken.

Gazteek, adiskide berriak egiteko aukera izango dute, jolas eta heziketa jardueren bidez. Donostiako bazter ezberdinak ezagutuko dituzte, baita leku interesgarriak ere. Nola? Ondarretako hondartzan jolasean arituaz, Ulia mendira txangoa eginez… Hau da, umeen  hezkuntzan gune seguru eta alaiak ahalbidetuz.

Hiriko Udalekuakek ere, batxilergoa egin duten 40 gazteei begirale-lanetan aritzeko aukera eskainiko die. Programazioa prestatu eta ekintzak aurrera ateratzeaz gain, formakuntza gune bat izango dute hiriko ‘ezkutatuta’ dauden errealitateak ezagutuz. Informazioa, pertsona zaurgarriekin lan egiten duten erakunde eta pertsonen eskutik jasoko dute. Guztia, fede esperientziatik abiatuta.

Hiriko Udalekuak aurrera atera ahal izan dadin, hamaika pertsonen laguntza jasoko du;  boluntarioak, azpiegiturak prestatu…

Bestalde, Iparraldeko Jesuitak Hezkuntza Fundazioak, hezkuntza eta pastoralgileen lan talde baten laguntza izango du Hiriko Udalekuak programatzerako orduan, egitasmoa, Auzolandegi proiektu baten barruan sartzen baita.

 

Kartela

Triptikoa 1

Triptikoa 2

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: