Blog

“Ireki begiak!” ikastaroa gazteentzat

“Ireki begiak!” ikastaroa gazteentzat

Donostiako Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzak “Ireki begiak!”, bereizkuntza ibilbidea, ikastaroa antolatu du 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Ikastaro honen helburua partaideei benetan nor diren jakiten laguntzea da, Jaunaren ahotsa entzuten ikastea, eta euren bizitzan duten maitasuna eta borondatea ezagutzea.

Ikastaroa, seminarioan ospatuko da (Heriz pasealekua 82, Donostia), urrian eta azaroan, ondorengo egun hauetan: urriaren 19an eta 26an, eta azaroaren 2an, 9an eta 16an, guztiak larunbatetan. Ordutegia: 10:30etatik 12:30etara. Horrez gain, ikastaroa, azaroaren 22tik (ostirala) arratsaldetik, azaroaren 23ra (larunbata) arratsaldera egingo den erretiroarekin amaituko da.

Ibilbide hau bereizkuntza espiritualaren oinarriei buruzkoa da. Saioen bidez, partehartzaileak, apurka-apurka, bizitza espiritualaren funtsa eta lanabesetara ohituko dira. Horri esker, beren burua hobeto ezagutu eta, pixkanaka, Jainkoak beren bizitzetan duen borondatea ezagutuko dute.

Izena emateko, bidali mezu bat gazteak@elizagipuzkoa.org helbidera.

Ez galdu autoezagutzaren eta hazkunde espiritualaren norabidean sartzeko aukera!