12 ekaina, 2026
|
Oharrak
Gurutzeko San Joanen bizitza eta obra ezagutzeko ikastaroa
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean, Gurutzeko San Joanen figura sakonago ezagutzeko udako ikastaro bat egingo da. Gurutzeko San Joan kristau espiritualtasunaren eta kulturaren erreferente nagusietako bat da.
Mistikoa eta poeta izan zen Gurutzeko San Joanek, Jesusen Santa Teresarekin batera, Karmeldarren Ordenaren erreforma sustatu zuen. Aurten haren kanonizazioaren hirugarren mendeurrena eta Elizako doktore izendatu zuteneko lehen mendeurrena ospatzen direnez, aukera berezia izango da haren bizitza, pentsamendua eta obra gertutik ezagutzeko.

- Data: ekainare 30etik – uztailaren 2ra
- Lekua: Donostiako Gotzaitegia
- Ordutegia: 10-13
- Prezioa: 40 €
- Izena eman hemen
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira