“Nork ukitu dit jantzia?”, gazteei zuzenduriko ikastaroa
“Nork ukitu dit jantzia?” da Donostiako Elizbarrutiak gazteei zuzenduriko afektibitatea jorratzen duen ikastaro berriaren izenburua. Ibilbidea norberaren afektibotasuna lantzeko antolatua dago, eta, era honetan, erabat maitatu ahal izateko, bakoitza bere bokaziotik.
Norentzat: 18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzendua ikastaroa. Ezinbestekoa da aldez aurretik “Ireki begiak” bereizkuntza-ikastaroa edo baliokidea egin izana (zalantzarik izanez gero, galdetzea gomendatzen da).
Datak: Bost larunbatetan zehar ospatuko da, 10:30etatik 12:30etara, eta bi eguneko erretiroarekin emango zaio amaiera. Hasiera: martxoaren 1, 10:30ean, seminarioan (Donostia).
Izena ematea. Nahikoa da gazteak@elizagipuzkoa.org helbide-elektronikora mezu bat bidaltzea.
Ibilbide horrekin bat egitera animatzen dira gazteak, alderdi afektiboan eta bokaziozko bereizkuntzan sakontzeko.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira