Blog

Junkaleko Santa Maria elizako (Irun) katekesiko taldeak Fernando Prado jaunaren eskutitzari erantzunez

Junkaleko Santa Maria elizako (Irun) katekesiko taldeak Fernando Prado jaunaren eskutitzari erantzunez

Junkaleko Andre Maria parrokiako (Irun) gazteen katekesi taldea, joan den ostiralean bildu zen Donostiako Gotzainak, Fernando Prado jaunak, Elizbarrutiko gazteei oraintsu zuzendu dien eskutitza elkarrekin irakurri eta mintzatzeko.

Saioan zehar, gotzainak Gipuzkoako gazteen erlijiotasunaren egoerari buruz egiten duen azterketaren egokitasuna nabarmendu zuten gazteek; errealitate horrekin bat egiten dutela aitortuz.

Fernando jaunaren hitzek animatuta, gazteek, Jaunari pertsonalki jarraitzeko eta Ebanjelioaren arabera bizitzeko konpromisoa berritu zuten. Horrezaz gain, inguruko beste kideentzako argia izan nahi dutela aitortu zuten, beste gazte batzuek ere Jesus aurkitu eta fedean hazi daitezen.

Ideia horiekin guztiekin, taldeak, gutun bat idatzi zuen; dagoeneko on Fernandoren eskuetara iritsi da. Gutun horretan, esker ona eta egungo gizartean Kristoren lekuko izateko borondate irmoa adierazten dute.

Keinu honek gotzainaren eta gure Elizbarrutiko gazteen arteko lotura sendotzen du, Gipuzkoan kristau-bizitza bultzatzen jarraitzeko elkarrizketa eta laguntza guneak sustatzearen garrantzia agerian utziz.