Blog

Donostiako gotzainak Gotzainen Batzarreko Osoko Bilkuran parte hartu du

Donostiako gotzainak Gotzainen Batzarreko Osoko Bilkuran parte hartu du

Espainiako gotzainek 127. Osoko Bilkura (Asamblea Plenaria) ospatuko dute aste honetan, hau da, martxoaren 31tik apirilaren 4ra, Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) egoitzan. Inaugurazio saioa atzo, urtarrilak 31, astelehena, izan zen Luis Argüello monsinoreak emaniko hitzaldiaren eskutik. Gero, Bernardito Auza monsinoreak azken agurra luzatu zion Osoko Bilkurari, Europar Batasunaren aurrean, Nuntzio Apostoliko berria izango baita.

Donostiako gotzaina, Mons. Fernando Prado Ayusok, Batzarrean parte hartuko du aste osoan zehar.

Osoko Bilkurako gaiak

2026-2030 laurtekoan EGBren lana nabarmenduko duten ildo pastoralak zehaztea izango da gotzainek Osoko Bilkura honetan jorratuko duten gai nagusietako bat. Halaber, denbora hartuko dute Espainian Elizan, Sinodoaren azken dokumentua (documento final del Sínodo), eta inplementazio-fasearen akonpainamendu-prozesuari buruzko gutuna ezarria izateko moduari buruz hitz egiteko (carta sobre el proceso de acompañamiento de la fase de implementación).

Osoko Batzar honetan ohikoa den bezala, Adingabeak Babesteko Bulegoetako Koordinazio eta Aholkularitza Zerbitzuak, Bulego horiek 2024an egindako jardueraren laburpena aurkeztuko die gotzainei.

Gainera, honako gai hauek jorratuko dituzte:

– Nizeako Kontzilioaren 1700. urteurrenari buruzko Adierazpen Proposamena, Konfesioen arteko Harremanetarako eta Erlijioen arteko Elkarrizketarako Gotzain Azpibatzordearen eskutik.

– Ebanjelizatze, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak, Espainiako Helduen Katekumenotzaren egungo egoeraren berri emango du.

– Santuen Auzietarako Bulegoak “Eliza partikularrean santutasuna gogoratzea” proiektua azalduko du.

– Hezkuntza eta Kulturarako Gotzain Batzordeak zirriborro bat eramango du Osoko Bilkurara, Elizaren Hezkuntzako Kontseilu Nagusia arautzeko.

– Fatimako Apostolutzaren Elkarteko komisarioak eta Santiagoko artzapezpikuak zenbait ekintza pastoral aurkeztuko dituzte, Ama Birjinak sor Luziari Pontevedran egindako agerraldien mendeurrena dela eta.

– Liturgiarako Gotzain Batzordeak Ama Teresa Kalkutakoaren Memoriaren testu liturgikoen itzulpenari buruzko azterlana aurkeztuko du.