José Ignacio Munilla Aguirre jauna

On José Ignacio Munilla Aguirre jauna Donostiako Gotzaina izan zen 2009ko azaroaren 21etik 2021eko abenduaren 7ra.

Donostian jaio zen 1961eko azaroaren 13an. Batxilergoa, Donostiako Mundaiz ikastetxeko Jesusen Bihotzan ikasi zuen (Donostia); eliza-ikasketak, Toledoko Seminario Nagusian egin zituen, eta bi urte, Donostiakoan egin zituen. Jose Maria Setien monsinoreak apaiztu zuen, 1986ko ekainaren 29an, Donostiako Artzain Onaren katedralean.

Zumarragan egin zuen bere apaiz-zerbitzua, Jasokundeko Parrokiako (1986-1990) apaiz laguntzaile gisa, eta El Salvadorreko (1990-2006) parroko; bertan burutu zuen egungo parrokia-elizaren eraikuntza. Apaizgoa eta ikasketak uztartuz, Teologia Espiritualeko lizentziatura lortu zuen Espainiako Iparraldeko Teologia Fakultatean: Burgosko egoitza. Zumarragako artzapezgoaren ordezkari bezala, sei urtez, Elizbarrutiko Presbiterioko Kontseiluko partaide izan zen.

2006ko ekainaren 24an Palentziako gotzain izendatua izan zen, eta urte bereko irailaren 10ean Palentziako katedralean gotzain-ordenazioa jaso zuen.

2011tik 2013ra, Gizarte Hedabideen Gotzain Batzordeko partaide izan zen. 2014ko martxoaren 13an, Espainiako Gotzainen Batzarraren CIII. Osoko Batzarrean, Gizarte Hedabideen Gotzain Batzordeari esleituta geratu zen berriro. 2012ko irailaren 27tik 30era Saint Gallenen (Suitza) egin zen Europako Gotzainen Batzarren Kontseiluaren osoko bilkuran, Europako gotzainen Gizarte Komunikazioen Batzordeko presidente izendatu zuten. 2016ra arte aritu zen egiteko horretan.

2021eko abenduaren 7an, Frantzisko Aita Santuak Orihuela-Alacanteko gotzain izendatu zuen. 2022ko otsailaren 12an hartu zuen kargua bere gain.

Juan María Uriarte Goiricelaya jauna

Juan Maria Uriarte jauna, Donostiako Gotzain Emeritua

Fruizen (Bizkaian) jaio zen 1933ko ekainaren 7an.

1957ko uztailaren 28an hartu zuen Apaizgintza.

Teologian lizentziatua Comillasko Eliz Unibertsitatean (1963) eta Psikologian Lovainako Unibertsitatean (1974).

Besteak beste, kargu hauek izan ditu:

  • Bilboko Apaizgaitegi Txikian hezitzaile (1957-60).
  • Bilboko Apaizgaitegi Nagusiko espiritu-bizitzako zuzendari (1963-70).
  • Bilboko Apaizgaitegi Nagusiko erretore (1974-77).
  • Marazanako Gotzain Nagusi eta Bilboko Gotzain Laguntzaile izendatua 1976ko irailaren 17an.
  • Gotzain sagaratua 1976ko urriaren 11n.
  • Zamorako Gotzain izendatua 1991ko urriaren 17an.
  • 1993an Espainiako Gotzainen Batzarrak Apaizen Gotzain Batzordeko lehendakari aukeratu zuen.
  • Kargu horretarako 1996an berriro ere aukeratua.
  • 1999an Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzar Osoak Batzorde Betearazlerako aukeratua.
  • Gotzainen Sinodoaren Europarako II. Batzar Nagusian hartu zuen parte, Vatikanon 1999ko irailaren 26tik urriaren 17ra, Espainiako Gotzainen Batzarrak aukeratutako kide bezala.
  • Donostiako Gotzain izendatua 2000ko urtarrilaren 13an.
  • Donostiako Gotzain kargua 2000ko otsailaren 27an hartu zuen.
  • Donostiako Gotzain emeritu 2010eko urtarrilaren 9tik 2024ko otsailaren 17ra arte.

Juan María Uriarte Goiricelaya jauna 2024ko otsailaren 17an hil zen Basurtuko ospitalean.

Jose Mª Setien

José María Setien Alberro jauna

Jose Maria Setien Alberro jauna Hernanin jaio zen, 1928ko martxoaren 18an. Eliz ikasketak Gasteizko Seminarioan eta Erromako Gregoriana Unibertsitatean egin zituen. Han lortu zituen Teologiako lizentziatura eta Zuzenbide Kanonikoan doktoregoa.

1951ko ekainaren 29an hartu zuen Apaizgintza. Gero, 1955ean Teologia Moraleko irakasle izendatua izan zen Gasteizko Seminarioan. 1960tik aurrera Salamancako Eliz Unibertsitateko Irakasle izan zen, bai Zuzenbide Kanonikoko Fakultatean bai Teologiakoan, eta azken Fakultate honetako Irakasle­buru edo Dekano izan zen.

Gasteizko Seminarioan espiritu-bizitzako Zuzendari kargua izan zuen. Salamancako Salbatore bokaziodun helduen Ikastetxeko Arduradun ere izan zen. Gero, Pastoraltzarako Bikario Nagusi izan zen, aldi batez, Santanderko elizbarrutian.

1972ko irailaren 26an Zama Minorko Gotzain Nagusi eta Donostiako elizbarrutiko Gotzain Laguntzaile izendatua izan zen. Urte bereko urriaren 28an izan zen Gotzain sagaratua, Donostiako Artzain Onaren Gotzain-elizan, Jazinto Argaia Goikoetxearen eskutik.

1979ko otsailaren 17az geroztik, Donostiako elizbarrutiko Gotzain Nagusi izan da 2000ko urtarrilaren 13an gotzain­kargua utzi zuen arte.

2003ko abenduaren 23an Gipuzkoako Urrezko domina eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak, Giza egiaren eta gizabidearen zerbitzuan egindako lanarengatik.

2018ko uztailaren 10ean hil zen Donostia Ospitalean, 90 urte zituela.

Jacinto Argaya Goicoechea

28-11-1903
Beran jaioa
02-06-1928
Apaiz ordenatua
15-08-1952
Valentziako Gotzain Laguntzaile izendatua
26-10-1952
Gotzain ordenatua
12-09-1957
Mondoñedo-Ferroleko Gotzain izendatua
10-12-1968
Donostiako Gotzain izendatua
21-12-1968
Donostiako Gotzain kargua hartzea
17-02-1979
Jubilatu egin zen
12-03-1993
Valentzian hila

Lorenzo Bereciartua Balerdi

28-02-1895
Bidanian jaioa
19-12-1919
Apaiz ordenatua
22-02-1946
Zaragozako Gotzain Laguntzaile izendatua
11-08-1946
Gotzain ordenatua
18-12-1955
Sigüenza-Guadalajarako Gotzain izendatua
06-08-1963
Donostiako Gotzain izendatua
30-08-1963
Donostiako Gotzain kargua hartzea
23-10-1968
Iruñean hila

Jaime Font y Andreu

23-01-1894
Vich-en jaioa
23-12-1916
Apaiz ordenatua
29-03-1944
Zamorako Gotzain izendatua
10-09-1944
Gotzain ordenatua
13-05-1950
Donostiako Gotzain izendatua
03-09-1950
Donostiako Gotzain kargua hartzea
13-02-1963
Donostian hila