Bai Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa bai Liburutegia kanonikoki bereizitako bi erakunde ezberdinak dira, baina funtzionalki eta organikoki elizbarrutiko zerbitzu bakar baten menpekoak dira Bikario Nagusiaren agindupean. Artxibo Historikoan Gipuzkoan gotzain jurisdikziopean dauden eragile eta entitateen dokumentazio-ondare historiko izugarria bildu, zaindu eta zabaltzen dugun bitartean, Elizbarrutiko Liburutegian gauza bera egiten dugu baina ondare bibliografikoarekin.

Kultura-ondare izugarri hau nazioarteko estandarren arabera katalogatzen da, eta geroago, gure instalazioetan egunero ibiltzen diren erabiltzaile “presentzial” guztien eskura jartzen da, bai eta erabiltzaile “birtualen” artean ere.

Elizbarrutiko Artxibo Historikoa

Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa, behar den ardura profesionalarekin eta legedi kanoniko nahiz zibilean oinarrituta, gure Gotzain jurisdikziopean dauden erakundeen jarduera arruntean emandako eta jasotako dokumentuen multzoa biltzeaz, zaintzeaz eta sailkatzeaz arduratzen den erakundea da.

Era berean, bere instalazioetan txukun gordetzen den dokumentazioa egunero eskatzen duten erabiltzaileei eta ikertzaile “presentzialei” nahiz “birtualei” zerbitzua emateaz arduratzen da espresuki.

> Webgunea kontsultatzeko, egin klik hemen

Elizbarrutiko Liburutegia

Elizaren konpromisoa da, eta antzinatik izan da, irakastea, bedeinkatzea eta transmititzea. Irakatsi hezitzeko, bedeinkatu goresteko eta transmititu Jaunaren agerpenak eta erakundeen nahiz pertsonen memoria gal ez dadin. Bai buztinezko tauletan, bai papiroan, pergaminoan, paperean edo beste edozein euskarri ukigarri edo elektronikoan bildutako fede-adierazpen, ekintza eta pentsamendu horiek guztiak liburutegietan gorde eta eskaintzen dira. Bai, “Liburutegiak” pilatutako ezagutza gordailatzen den tokiak dira, hezkuntza, hausnarketa eta transmisioa sustatzen diren espazioak, senidetasun intelektualaren tenpluak, eta baita pentsamendu bakarretik babesten ditugun aterpeak ere.

Gure Elizbarrutian, ideia honi itsatsita, giza izaera duten liburutegien adibide txalogarriak izan ditugu. Gaur egun esanguratsuenetako lau, zehazki, Elizbarrutiko Seminarioarena, Artzain Ona Katedralarena, Elizbarrutiko Artxibo Historikoan dagoen Gotzaindegiaren antzinako bilduma osatzen duena eta, azkenik, apaiz ospetsu eta Salamancako Unibertsitate Pontifikaleko irakaslea izan den On José Ignacio Tellechearen liburutegiak erakunde bakarrean bildu dira, “Donostiako Elizbarrutiko Liburutegia” deiturikoa sortuz.

Gure Liburutegiaren idiosinkrasia erlijio-fenomenoan eta, oso modu berezi batean, kristau-egitasmoan laburbiltzen da; Biblia-zientzien lantzeari, tradizio patristiko handiaren ezagutzari, kontzilioen historiari eta teologiari bere garapen historikoan beste zientzien ekarpenaz arduratzen da, profil humanistari eutsiz; Hortik dator historia erlijiosoari, filosofiari, arteari, psikologiari eta soziologiari
eta, oso bereziki, Euskal Herriaren testuinguru sozio-kulturalari loturiko guztiari irekitzea.

> Webgunea kontsultatzeko, egin klik hemen