Ordezkaritzaren eginkizuna kristau elkarteei haur eta nerabeen kristau sarbidean laguntzea da, baita fedea bizi ahal izateko elizbarrutiko guneak eskaintzea ere.

Laguntza/zerbitzu hori honela gauzatzen da:
– Katekistentzako prestakuntza-topaketak antolatuz.
– Katekistentzako erretiro espiritualak antolatuz.
– Jai eta ospakizun-jardunaldiak antolatuz.
– Kristau elkarteei bisita eginez, eta eskariak eta beharrak entzunez.
Elizbarruti mailan eta parrokia baten laguntzarekin, urtero, Ordezkaritzarekin batera, katekesiko haur, familia eta katekista guztiekin, topaketa-jai bat antolatzeko aukera eskaintzen da. Udaberrian ospatzen da, eta Elizbarrutiko parrokien parte hartze handia izaten du.
Kontaktua
Gotzain ordezkaria: Miren Itziar Arocena Egaña
E-mail: haurnerabe@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 258 000
Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia
Baliabideak
Katekesirako baliabideak aurki ditzakezu hemen.