Ordezkaritzaren eginkizuna kristau elkarteei haur eta nerabeen kristau sarbidean laguntzea da, baita fedea bizi ahal izateko elizbarrutiko guneak eskaintzea ere.

Laguntza/zerbitzu hori honela gauzatzen da:
– Katekistentzako prestakuntza-topaketak antolatuz.
– Katekistentzako erretiro espiritualak antolatuz.
– Jai eta ospakizun-jardunaldiak antolatuz.
– Kristau elkarteei bisita eginez, eta eskariak eta beharrak entzunez.
Elizbarruti mailan eta parrokia baten laguntzarekin, urtero, Ordezkaritzarekin batera, katekesiko haur, familia eta katekista guztiekin, topaketa-jai bat antolatzeko aukera eskaintzen da. Udaberrian ospatzen da, eta Elizbarrutiko parrokien parte hartze handia izaten du.
Kontaktua
Gotzain ordezkaria: Miren Itziar Arocena Egaña
E-mail: haurnerabe@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 258 000
Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia
Baliabideak
Katekesirako baliabideak aurki ditzakezu hemen.
Dokumentuak:
- Hausterre 2025
- “Entzuten gaude gu, Jauna-Juanjo Elezkano” 2025 (Audio):
- Homilía para niños. Homilía dominical 9 de marzo (2025). I Domingo de Cuaresma
- Jubileua haurreri
- “Jesus ezagutu nahi?”
- Etxean Otoitz 2 -Venid y veréis – Castellano
- Etxean Otoitz 2 – Etorri eta Ikusi – Euskeraz
- 2025eko Etxeko Eliza eskutitza
- Abendualdia 2025
- Familian otoitz
- Etxean otoitz 4
- Etxean Otoitz 5 – Udara – Euskeraz
- Orar en familia 5 – Udara – Castellano


