Balio kristauetan heziz

Hezkuntza Ordezkaritzaren helburu nagusia Eskola Irakaskuntza Erlijiosoak, gure seme-alaben prestakuntza orokorrean duen garrantzia ezagutaraztea da.

LEHEN HELBURUA

Irakasgai hau irakatsiko duten erlijio-irakasleak prestakuntza teologiko, pastoral eta didaktiko egokiaz hornitzea, Elizbarrutiko Elizak ofizialki aitortutako erakunde eta argitaletxeekin lankidetzan (Donostiako Pio XII.a Erlijio Zientzien Goi Institutua).

Ekintzak:

  1. EREko irakasleen hezkuntza indartzeko topaketak antolatzea.
  2. Irakasleen etengabeko prestakuntzarako ikastaroak eta hitzaldiak antolatzea, arlo teologikoa eta pedagogikoa batez ere prestatzeko.

BIGARREN HELBURUA

Ekintzak bateratuak egon daitezen, Elizbarrutiko ordezkaritza eta idazkari ezberdinenen arteko lankidetza bultzatzeaz gain, Kristau Eskolarekin, eta ikasleen gurasoen konfederazioarekiko harremana sendotzea.

Ekintzak:

  • Fedearen sailean lan bateratua bultzatzea.
  • Gure parrokietako ikasleen gurasoei topaketak eskaintzea, EREak gure seme-alaben prestakuntza orokorrean duen garrantzia ezagutarazteko.

HIRUGARREN HELBURUA

Erlijio arloa eta bertako irakasleen duintasuna bultzatzea eta defendatzea.

Ekintzak:

  • Elizbarrutiko Irakaskuntzako Ordezkaritzatik Eskola Publikoko Erlijioko irakasleen alderdi soziala babestea, errefortzu eta elkartasun ekintzen bidez.
  • Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntzako ordezkariarekin harremana sendotzea.

LAUGARREN HELBURUA

Argitaletxe ezberdinen erlijio-testu berriak berrikusten jarraitu, eta LOE hezkuntza-lege berriaren aginduak kontuan izanda, erlijio-curriculuma EAEra egokitzeko lehen urratsak ematen hastea.

Kontaktua

Arduraduna: Jon Arruti
E-mail: irakaskuntza@elizagipuzkoa.org
Telefonoa: 943 258 000
Egoitza: Heriz Pasealekua, 82 (Seminarioa)
20008 Donostia
Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30-13:30

Albisteak